lunes, 31 de enero de 2022

IBAI ALDEKO BIZILAGUNAK ETXERA ITZULI DIRA

2021eko abenduaren 13an, Ibai Alde etxeko bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira gaur goizean, Arrasaten. Azken egunetako euriek lur-jausi bat eragin zuten, eta horrek arriskuan jarri zuen eraikinaren egonkortasuna.

Etxebizitzak egonkortasun gehiago edukitzeko, Arrasateko Udalak garajearen eta etxebizitzaren lotura moztu du. Helburua da garajea erortzen bada etxebizitzei kalterik ez egitea.

Ramon Ugaldek azaldu digunez "Udalak ahal izan dituen neurriak hartu ditu, baina orain ur agentziaren ardura da obrak egitea, horrelako gauza bat berriro ez gertzatzeko. Gaineratu duenez, "Ur agentziak harri-lubeta bat eraikitzeko ardura hartu du, baina oraindik ez digute ezer esan".

Argazki hau mondraberritik hartu dugu.

1 comentario: