martes, 18 de mayo de 2021

Katajineta hilda eta gaixorik agertu dira. Zer gertatu da?

 Katajineta katu txiki eta luze baten modukoa da, 43-55 cm inguru ditu. Mutur zorrotza, hanka motzak eta batzuetan gorputzean puntu beltzak ditu. Haragijaleak dira, karraskariz, hegaztiz, ugaztun txikiz, muskerrez, anfibioz, intsektuz eta arraultzez elikatzen dira.

Katajineta bat Aramaio eta Arrasate arteko errepide batean hilda aurkitu dute eta beste bat Arrasateko Eroski ondoko parkean gaixorik agertu da. Bi albiste hauek otsailean eta martxoan argitaratu dira Mondraberrin.

Lehenengoa kotxe batek harrapatu duela pentsatzen dute eta bigarrena arratoiaren pozoiagatik gaixotu dela. Eroskiko parkea Deba ibaiaren ondoan kokatu dago eta bertan arratoientzako pozoia botatzen dute. Arratoiek pozoi hau jaten dute eta gero katajinetek arratoiak jaten badituzte, gaixotu egiten dira.

Adituek gaixotzearen arrazoia arratoiaren kontrako pozoia dela uste dute: "ez zuen zauririk eta kolperik ere". Hori esan zuen Fermin basozainak. Beste aditu batek esan zuen: "uste dut ezetz, katajinetek oiloengana joateko ohitura daukate eta baliteke katajineta oiloengana zihoala eta ibilgailu batek harrapatu izana". Argi dago gure basoetan biodibertsitate handia dagoela.

Argazki hau aiurri.eus-etik hartu dugu.

3 comentarios:

  1. (Irati)Animali polita.

    ResponderEliminar
  2. (Malen) Asko gustatu zait baina pena handia ematen dit bi katajinetak.

    ResponderEliminar
  3. (Matixa) Katajineta gaixoak,arratoien kontrako pozoia izaten bada pozoia bota dutenek multa pagatu beharko zuten nire ustez.

    ResponderEliminar