lunes, 1 de febrero de 2021

EN TOL SARMIENTO 303030 GAZTEAKO KONTZERTUA

En Tol Sarmiento taldearen kontzertua 2021eko urtarrilaren 30ean izango da Arabako leku sekretu batean, 19:00etan hasita. Gazte irratiakoek Gaztearen urteurrena ospatzeko antolatu duten 303030 ekimenaren hurrengo kontzertua larunbat honetan da.

Hauek osatzen dute En Tol Sarmiento taldea: Iñigo Etxe, Ruben Campi, Floren Nuela, Javier Lucas eta Ruben Terreros.

30 pertsonentzako sarrerak zozkatu  dituzte webean, irratian eta sare sozialetan. Hauek ikusi eta entzun ahal izango dute zuzenean, besteek aldiz Gaztea irratian zuzenean entzungo dute. Orain arteko emanaldietan Nogen, Gatibu eta Zetak taldeek parte hartu dute.

Argazki hau eitb-etik hartu dugu.

3 comentarios: