EAEn 9.502 PCR proba egin dira eta 458 kasu berri baieztatu dira. Bailarari dagokionez, 1.257 positibo erregistratu dira pandemia hasi zenetik. Azken egunetan egindako PCR proben arabera, hiru kasu baieztatu dira.
Debagoieneko ospitalari dagokionez, COVID-19a dela eta, zazpi dira bertan ingresatuta daudenak. Osakidetzako osasun zentroetan indarrean dagoen araua jarraituz, maskara kirurgikoekin edo FFP2 gisakoekin sar daiteke bakarrik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario