viernes, 22 de noviembre de 2019

ARRASATEKO ETA BERGARAKO HAIZEAK ERAGINDAKO KALTEAK

Azaroaren 3an Arrasaten eta Bergaran haizeak gogor jo du, horren ondorioz, leku asko itxi dute.

ARRASATEN:
Garibai etorbidean eta Araba etorbidean haizeak kalteak egin ditu. Lehenengoan zuhaitz bat eta egitura metaliko bat jausi dira. Zerrajera eta Araba etorbidea lotzen duen kalea itxi egin dute, haizeak hesiak mugitu dituelako eta arriskurik ez eragiteko. Zaborrontzi asko mugitu dira haizearengatik.

BERGARAN:
Matxiategin eta bidegorriko toki askotan haizeak zuhaitz batzuk lurrera bota ditu. Usondo parkean adar asko apurtu dira, horregatik parke gehienak itxita egon dira. Horrez gain, zaborrontzietako tapa asko eta etxeetako lorontzi asko jausi dira eta kalte horiengatik leku asko hesiekin itxi dute. Kalte materialak izan direla bakarrik azaldu zuen Bergarako udaltzaingoak.


Bideo hau Goiena-tik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario