miércoles, 19 de diciembre de 2018

ITURRIA COCACOLA

ITURRIA

Materiala:                                                                                                           
  • Pringles pote bat                                                                                  
  • Lastotxoak
  • Coca cola                                                                                                                    
  • Coca cola boteila 1                                           
  • Kortxo bat 

Tresnak:
  • Zerra 
  • Kuterra
  • Kola beroa
  • Taladro bat

Nola egin:
Lehenengo Coca cola boteilaren muturra moztuko dugu, honen tapoia kendu eta kortxoa sartuko diogu. Kortxo honek taladroz egindako zulo bat izan behar du, bertatik lastotxo bat igarotzeko. Jarraian beste Coca cola tapoi batean taladro batekin bi zulo egingo ditugu, zulo horietako batetik lehen egindako pieza sartuko dugu eta bestetik lasto bat apur bat txikiagoa. Ondoren, bi zuloko tapoian kola beroa jarriko dugu. hori egin ostean, Pringels poteko aurreko aldea moztuko dugu edalontzia jartzeko,  potean aurpegi bat dago eta bertan zulo bat egingo dugu tapoiaren tamainakoa mekanismoa ondo joateko. Jarraian potearen goiko taparen erdian zulo bat egingo dugu iskinatik eta mekanismoa sartzeko. Jarraian  tapoia jarriko dugu eta Pringleseko aurpegian egin dugun zuloan tapoia kortxoarekin sartuko dugu. Pauso guztiak ondo egin badira  lastotxo bat eukiko dugu goi aldean. Bukatzeko goiko tapoian kola beroa jarriko dugu pisua aguantatu dezan.

Oharrak: Helduen laguntza beharrezkoa da zenbait kasutan.












 

1 comentario: