jueves, 24 de mayo de 2018

BERGARAKO GOITIBERAK

Maiatzaren 20an Bergarako Pentekoste jaietan San Martzialen goitibeherak ospatuko dira. Lasterketa hau Euskal Ligarako puntuagarria izango da.

Jaitsiera honek 1300m luze ditu. Horregatik, Euskal Ligako azkarrena dela esan du antolakuntzako arduraduna den Julen Markezek. Bide arrizkutsua dela esan dute. Bide honen zati gehienak baserri ondotik pasatzen dira eta lehenengo postuetan egoten direnek ia 100km orduko abiadura hartzen dute.

Momentuz, 20 parte hartzaile dira, baina betiko moduan, azken egunak izaten dira izen-emate gehien ematen dutenak. Ziur daude aurreko urteetan pertsona ia-ia berdinak egongo direla (50 inguru).

Argazki hau Goiena-tik atera dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario