Ilargia oso bitxia da, baina noizbait pentsatu duzu zergatik ikusten den ilargia egunean zehar? Horretarako, Esteban Esteban astronomoa Radio Euskadiko "La Mecánica del Caracol" programan bitxikeri hauek azaltzen egon da.
Sateliteari teleskopioarekin begiratuz gero, alde desberdinetan gauza bitxiak ikusi daitezke: forma arraroak, itzal luzeak eta ilargiko X-a (bi hilean behin ilargian X bat agertzen da).
Ilargia handitzen doanean, arratsaldeetan ikus daiteke. Txikitzen denean berriz, eguzkiaren lehenengo orduetan zeruan ikusten da. Ilargia neguan eta udan ere desberdin ikusten da, neguan eguzkiak sei hilabete lehenago egin zuen bide berdina egiten du. Udan berriz, gutxiago irauten du, eguzkia oso altu dagoelako eta asko irauten duelako.