viernes, 12 de mayo de 2017

Munduari bira Eskoriatzako kamisetarekin

Iaz Eskoriatzako Kirol Elkarteak argazki lehiaketa bat sortu zuen eta aurten berriro halaxe egingo da.

Lehiaketa aste santuko oporraldian hasi zen eta irailean bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek Kirol Elkarteko kamiseta behar dute. Hauxe jantzita, oporretako tokian edo bidaian argazki bat atera behar da eta eskoriatzake@hotmail.com korreora edo 667701736 telefono zenbakira bidali behar da.

Parte hartzeko kamisetak Kirol Elkaratean erosi daitezke.

Lehiaketa honen sariak hiru izango dira: argazki originalena, leku politena eta kamiseta gehien agertzen diren argazkientzat. Lehiaketa honen zozketa irailean izango da.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

1 comentario: