miércoles, 17 de mayo de 2017

ARIANE PIÑERO MUNDUKO KENPOKO TXAPELDUNA

Ariane Piñero munduko kenpoko semi kategorian txapelduna izan da Portugalen.

Eskoriatzako kenpo Atama taldeko bi kide joan dira munduko txapelketara. Ariane Piñero eta Joseba Izurrategi. Joseba full kenpo kategorian lehiatu da eta Ariane berriz, semi kenpo kategorian.

Arianek Euskadiko eta Espaniako 2014ko eta 2015eko txapelketan parte hartu zuen.

Bi kirolariekin batera beraien maisua den Rafa Carriet joan da Portugalgo txapelketara.

Argazki hau goienaeus-etik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario