Ixotu gatze taldekoek udalari pareta bat margotzeko eskatu zioten. Udalak euskaldun berriei euskara ikasteko ahaleginaren omenez plaza berri bat inauguratzeko asmoa zeukan. Biak ados jarri ziren eta plaza margotu eta inauguratu zuten.
Egun horretako ekintzetan Ixotu taldea, eskoriatzarrak, Hankamotx eta udaletxeak parte hartu zuten. Lehenengo ekintza kalejira izan zen. Plazara heldu arte trikitixa eta panderoa jo zuten. Ondoren, aurreskua dantzatu zuten. Jarraian, Hankamotx bertso taldeak lau bertso abestu zuen. Geroago, margotutakoa eta idatzitako esaldia jartzearen arrazoia azaldu zuten. Azkenik, kartela ikusteko oihala kendu zuten eta alkateak plaza inauguratu zuen.
Argazki hau goienatik hartu dugu.
(IRAIA ETA IBAI) Plaza oso polita utzi dute.
ResponderEliminar