Ibai Llanos, Euskal Herriko youtube Bilbotarrak, 10 milioi harpidedun izan ditu. Ibai Llanos streamer bizkaitarrak. 10 milioi harpideren laguntzarekin, youtubeko plaka lortu du. Marka hau hautsi duen Euskal Herriko lehen streamerra da. Ospatzeko bideo bat zabaldu du bere YouTube kanalean. Bere ibilbide profesionalean esanguratsuak izan diren toki guztiak bisitatu ditu eta beste streamer batzuen zorion mezuak bildu ditu.
lunes, 18 de diciembre de 2023
miércoles, 13 de diciembre de 2023
LEGOK 65 URTE BETE DITU
2023ko urtarilaren 28an, Legoren Nazioarteko eguna ospatu zen. Lego 1958. urtean sortu zen. Urte horretan, Ole Kirk Cristiasenek, bere sortzaileak, piezak patentatu zituen.
65 urte pasa dira ordutik, eta Lego historiako jostailurik ospetsuen artean dago. Eta oraindik ere, bizi-bizirik jarraitzen du.
Bideo hau EITB-tik hartuta dago.
MORTADELO ETA FILEMONEN SEMAFOROAK BARTZELONAN
Bartzelonako Udalak 5 semaforo jarriko ditu hiriko kale batzuetan Mortadelo eta Filemonen siluetekin. Momentuz bat jarri dute Bartzelonako Sant Marti auzoan , Trentoko kontzilioaren eta Treball kalearen arteko bidegurutzean. Francisco Javier Ivañez, Mortadelo eta Filemonen sortzaileari, omenaldia egiteko helburuarekin bere heriotzaren ostean. Irakasle nafarrrak diseinatu dituen semaforo hauek jendeari asko gustatu zaizkio.
HOLLYWOODEKO SEINALE MITIKOAK EHUN URTE BETE DITU
Hollywoodeko idazkun ospetsuak 100 urte bete ditu, hiri baten eta indrustria baten sinbolo gisa.
Jhonstone Whitley sustatzaileak 14 metroko altuera eta 106 metroko luzeera duen kartel bat jarri zuen "Hollywoodlan" izenarekin.
1949an, Hollywoodlan izatetik Hollywood deitzera pasatu zen eta turista asko erakarri zituen. Hollywood kartela ikustera eta bisitatzera jende asko joaten da. Pelikula eta serie askotan ere agertzen da.
lunes, 4 de diciembre de 2023
Herriko pertsona ezagunei elkarrizketak
2023-24 ikasturteko 3. zikloko ikasleek, lehenengo hiruhileko hizkuntza tailerrean, Eskoriatzako lau pertsona ezagunei egin dizkiogun elkarrizketak entzuteko aukera izango duzue.
Hasteko gure eskolako zuzendaria den Maitaneri egin dioguna: