Eskoriatzako Tortolis ludoteka, 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da.Tortolis ludotekaren helburua, haurrek jokoetan parte hartzea, eta jokoen bidez euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea da.
Joan den irailaren 28an, herriko haurrak eta beraien gurasoak gonbidatu zituzten ludoteka ezagutzera emateko helburuarekin.
Ekintza ugari egin zituzten haurrek ondo pasatzeko: Slime tailerra, karaokea, trebetasun jolasak, eta Gaba Baltzarekin lotutako tailerrak.
Argazki hau goiena-tik hartu dugu.