martes, 23 de marzo de 2021
Julen Zailtegik hat-trick gainditu du
GORKA IDIGORASEK BERE AMETSETAKO BAT LORTU DU
2020ko irailaren 18an Aramaioko rallysprintean Gorka Idigorasek eta Raul Perezek parte hartu zuten.
Aramaiko XIX. Rallysprinta jokatu eta irabazi zuten. Ez da lehen aldia Idigorasek parte hartzen duela, izugarrizko poza jaso zuen irabazi zuenean. Bukatu ondoren, "bizitzako ametsetako bat egia bihurtu dut" esan zuen.
18 urterekin auto lehiaketetan hasi zen. 2018an Euskadiko rallysprint txapelduna izan zen 2. klase mailan. Baina Aramaioko XIX. rallysprintean 5. klase mailan azkarrena izatea izugarria dela esan zuen.
martes, 2 de marzo de 2021
SORGIN ELKARTEA ETA MARTXOAK 8
Otsailaren 12an Leintz-Gatzagako Sorgin Elkarteko emakumeak martxoaren 8an zerbait antolatzeko elkartu ziren.
2020ko martxotik ezin izan dira batzartu COVIDarengatik. Azkeneko aldia elkartu zirenak konfinamendua baino lehen izan zen.
Beste urte batzuetan Leintz-Gatzagan martxoaren 8an Sorgin Elkarteko emakumeek elkarrekin bazkaldu eta dantzaldi bat egiten zuten. Aurten agian, kontzertu akustiko bat egingo dute. Oraindik ez dute erabaki.