martes, 26 de enero de 2021
BAILARAN POSITIBOAK GEHITU EGIN DIRA
viernes, 22 de enero de 2021
OÑATIN BONU GUZTIAK SALDU DIRA
Urriaren erdialdean Oñatiko udalak herriko kontsumoa suztatzeko eta ekonomia aurrera bultzatzeko bonu batzuk atera zituen.
110.000€ bideratu zituen udalak bonuen ekimenera, eta denak salduta, 550.000€ diru mugimendua sortu dute herriko komertziotan.
Ekimenaren balorazio positiboa egin dute udalak.
ARETXABALETAKO TABERNAK ETA JATETXEAK
2021eko urtarrilaren 8an hainbat tabernek eta jatetxek zabaldu zituzten ateak, aurreko egunean Aretxabaleta herria eremu gorritik irten zelako.
Ia bi hilabete daramate tabernek eta jatetxeek ateak itxita.
Tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baldintza arratsaldeko 18:00etan itxi behar dutela da.
Gabon bitartean galdera batzuk egon dira, adibidez: zergatik ez dute tabernek eta jatetxeek zabaldu haien ateak?...
Irudi hau goiena-tik hartu dugu.
lunes, 18 de enero de 2021
ALTUNA ETA MARIEZKURRENAREN PILOTA PARTIDA
Txapelketa 2021eko urtarrilaren 10ean jokatu zen Bergaran Ezkurdia eta Galartzak Altuna eta Mariezkurrenaren kontra.
22-11 geratu ziren, Altuna eta Mariezkurrenak irabazi zuten. Hurrengo txapelketa Bilbon izango da.
BIZKAIAN 8 MENDATE ITXITA
2021eko urtarrilaren 8an Euskal autonomia erkidegoan errepide asko itxi zituzten: Azurki, Elosu eta Karabieta, Gipuzkoan, eta Bernedo, Opakua eta Urduña, Araban.
Elurraren erruagaitik errepide ugari itxi zituzten, adibidez: NA-2012, NA-137, NA-2000, NA- 7230, NA-7210 eta NA-7130.
Elurra dagoen errepidetan kataiak jarri eta poliki joatea komeni zen.