Kristo aurretik XIII.mendean Menfisko alkateari hilobi bat egin zioten. Urteak pasa eta piramidea hare azpian geratu zen. 1885ean piramidea aurkitu zuten eta alkatearen hilobian ontzi batzuk agertu ziren baina berriro hare azpian geratu zen 2010. urtera arte. Urte honetan ontzietan solidotuta zegoen ore bat aurkitu zuten.
Italia, Catania eta Kairoko ikertzaile batzuk ontzitik lagin bat hartu dute eta laborategian hainbat gailu erabiliz, adibidez, kromatografoa, probak egin dituzte. Atera duten ondorioa da orea gazta batena dela.
Argazki hau cultura10.org-tik hartu dugu.