miércoles, 22 de mayo de 2024

MURAL ZATIA ERRETA LUIS EZEIZA HERRI ESKOLAN

Aste Santutako bigarren astean Luis Ezeizako herri eskolan mural zati bat erre zuten. Eskoriatzako Udalak argi utzi nahi du horrelako gertaerak  onartezinak direla eta gainera herritarren segurtasuna apurtzen dutela. Beste egoera batzuk ere gertatu izan dira aurretik, adibidez: neguko oporretan alarma joka hasi zen buzoian petardo bat sartu zutelako, bolatokiko mahaiak eta rokodromoko lurra ere erreta azaldu ziren. Baina ez hori bakarrik, gauza gehiago ere gertatu dira. Ez litzateke hain zaila izan behar guztion artean guztiona zaintzea.




Argazki hau Goienatik hartu dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario