Aste Santutako bigarren astean Luis Ezeizako herri eskolan mural zati bat erre zuten. Eskoriatzako Udalak argi utzi nahi du horrelako gertaerak onartezinak direla eta gainera herritarren segurtasuna apurtzen dutela. Beste egoera batzuk ere gertatu izan dira aurretik, adibidez: neguko oporretan alarma joka hasi zen buzoian petardo bat sartu zutelako, bolatokiko mahaiak eta rokodromoko lurra ere erreta azaldu ziren. Baina ez hori bakarrik, gauza gehiago ere gertatu dira. Ez litzateke hain zaila izan behar guztion artean guztiona zaintzea.
miércoles, 22 de mayo de 2024
lunes, 4 de marzo de 2024
GIMNASIO BERRIA KIROLDEGIAN
Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegiko gimnasioa txiki geratu da eta arazoa konpontzeko beste solairu bat egitea erabaki dute. Hiru gune eukiko ditu gimnasio berri honek. Hirukoiztu egingo dute gimnasioaren edukiera, metro karratuetan.
Burgoseko Aplibur enpresak burutuko ditu lanak eta gimnasio berria egiten hiru edo lau hilabete tardatuko dutela esan dute, baina obra hauek ez dute kiroldegiko jarduera etengo. Kiroldegiko obrak 390.000 euroko kostua izango du, eta beste 150.000 euro bideratuko dira hobekuntzentzat eta makina berrientzat.
lunes, 17 de abril de 2023
ARESKO EMAKUMEEN MARTXA
ARESKO EMAKUMEEN MARTXA
jueves, 2 de marzo de 2023
ZUHAITZ LANDAKETA SINBOLIKOAK ESKORIATZAN ETA ARRASATEN
Zuhaitzak landatzeko pare bat ekitaldi egin dituzte Eskoriatzan eta Arrasaten. Arrasateko Musakola auzotik Etxezarretako eremura abiatu dira 20 bat lagun.
Eguraldiak lagundu ez duen harren, partaideek erakutsitako jarrera ikusita, aurrera egin dute. Herritarren artean naturak duen garrantziaz kontzientziatzea da halako ekimeen helburua. Haurrek paper garrantzitsua jokatzen dute; atxurra hartuz, zuloa eginez, kimua egokituz,... ingurumenari ekarpena egiteaz gain dibertitu ere egin dira.
Udalak 400 haritz txiki dauzka landartzeko prest baina lokatza zegoenez batzuk bakarrik landatu dituzte. Ale batzuk iaz jarritakoengatik ordezkatu dituzte, izan ere, udan beroa dela eta, sufritu egin dute zuhaixkek eta hainbat ihartu egin dira.
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu
lunes, 27 de febrero de 2023
ESKORIATZA PROIEKTUA
Kiroldegian, Luis Ezeiza ikastetxean eta beste eraikin publiko batzuetan geotermia sistema eta berrokuntza sare berria instalatzeko proiektua ezarri nahi du Eskoriatzako Udalak, hiru helbururekin: lehenik eta behin, jasangarriak ez diren energia-iturriekiko mendekotasuna murriztea. Bigarrenik, eraikin horietatik zerbitzuaren erosotasuna eta kalitatea handitzea eta azkenik, gure energia-faktura murriztea. Horri esker, beste proiektu batzuetara bideratu ahal izango dira baliabideak. Luis Ezeiza ingurua berrurbanizatu egin nahi dute, ibaiaren pasealekua konpondu egingo da, udal pilotalekua berritu, musika eskola berria egin instalazio duinekin eta Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerileku berria egin.
Argazki hau goiena-tik hartu dugu
jueves, 22 de diciembre de 2022
ESKORIATZAKO KENPOKO TALDEAK BEDERATZI DOMINA IRABAZI DITUZTE
Argazki hau GOIENAtik hartu dugu.
martes, 20 de diciembre de 2022
LUIS EZEIZA ETA EUSKARALDIA
Aurreko azaroaren 24an, Eskoriatzako herriko plazan jarri zuten karpan bildu ginen Luis Ezeiza eskolako ikasle guztiak euskaraldia ozpatzeko asmoarekin.
Photocall-a egin genuen, mozorrotu egin ginen, argazkiak atera genituen eta euskaraldiko abestia abestu eta dantzatu genuen.
Abenduaren 2an, Luis Ezeizako patioan, arratsaldeko hiruretan, dantza ezberdinak dantzatu genituen euskararen eguna ozpatzeko eta Koldotxo guraso elkarteak, eskolako portxean, txokolatea banatu zuen ikasle guztientzat. Primeran pasatu genuen!!!
lunes, 7 de noviembre de 2022
LUDOTEKAKO FESTA
jueves, 3 de noviembre de 2022
ESKORIATZAN ARRAPALA JARTZEN ARI DIRA
Intxaurtxueta plazatik Intxaurtxueta kaleko hogeigarren portaleraino irisgarritasuna hobetzeko arrapala jarriko dute. Obra honen kostua 99.000 eurokoa izango da. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz, lanak hasi zituzten duela gutxi. Lan hauen helburu nagusia irisgarritasuna erraztea da.
Eskailerak albo batean joango dira eta erdian, berriz, arrapala jarriko dute. Manuel Muñoz kiroldegi alboan eginda dugun pasoaren modu berean egingo da.
Proiektuaren baldintza bat irisgarritasun legeak betetzea zen, eta beraz, %4 eta %6ko inklinazioa izango du arrapalak. Pasabide horretan eskailerek gune osoa betetzen zuten.
jueves, 27 de octubre de 2022
EKKO PROIEKTUA
EKKO (Eskola, Komunitatea, Kirola, Osasuna) proiektua, Aretxabaleta eta Eskoriatza herrien artean partekatutako ekimena da. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin eta haien familiekin landuko da ikasturte honetan.
Prebentzio-programa hau, DBHko gazteen artean antzemandako arriskuak bideratzeko zailtasunei aurre egiteko jarri da martxan. Trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, erabakiak hartzeko moduak eta pertsonen arteko harremanak landuko dira bertan.
Luis Ezeiza eskolan, urriaren 25ean hasi ginen programarekin, eta 20 saio izango ditugu guztira proiektua gauzatzeko.
lunes, 6 de junio de 2022
ESKORIATZAKO 1. RALLYSPRINTA
Uztailaren 16an Eskomotor taldeak 1.edizioko rallysprinta antolatu du.
Lehen, normalean 3 manga egoten ziren baina orain 4 dira, hauek desberdinak izango dira bide berdinetatik 2 alde batera eta 2 bestera. Auzo hauetatik pasatuko dira: namaste belar dendatik gora, depositu zaharra eta Aitxorrotxeko bidea. Elizate batzuetatik ere bai: Bolibar, Lete eta Mendiola.
Bi mangen artean kotxeak ikusteko aukera egongo da eta eskomotor taldeak dirua lortzeko kamiseta batzuk salduko ditu.
martes, 24 de mayo de 2022
ESKORIATZAKO ASMAKIZUNAK
martes, 5 de abril de 2022
FURGONETA ETA KOTXE BATEN ARTEKO ISTRIPUA
2022ko martxoaren 23an Arrasateko biderantz bi autok istripua izan zuten.
Suhiltzaileak oso azkar abiatu ziren istripura. Heldu zirenean, kotxe barruan gelditu zen pertsona atera zuten. Ez zen zauritu larririk egon. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin zuten baina handik lasterrera ezkerreko erraila ireki zuten.
Argazki hau goienatik hartu dugu.
martes, 9 de noviembre de 2021
AUTO BATEK EMAKUME BAT HARRAPATU DU ESKORIATZAN
Auto batek emakume bat harrapatu du Eskoriatzako San Pedro auzoan. Istripua goizeko 07:30ak aldera, Manuel Muñoz kiroldegitik gertu izan da.
Emakumea zaurituta Debagoieneko ospitalera eraman dute.
SKATE IKASTAROA
Urriaren 20an Eskoriatzako kiroldegian Skate ikastaro bat antolatu dute. Euria egiten badu, Olaetako frontoian izango da.
Saioan parte hartzeko bi euro ordaindu beharko dira. Izena emateko kiroldegira joan edo 943715328 telefono zenbakira deitu beharko duzu. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du.
| Argazki hau bogotavive.cometik atera dugu. |
lunes, 24 de febrero de 2020
ESKORIATZAK EZIN IZAN DU IRABAZI
Partidua nahiko berdindua egon zen. Antiguokoek gola sartu zuten 30 segundu falta zirenean. Bi taldeek markagailuan aurretik jartzeko aukera onak euki zituzten baina Antiguakoak irabazi zuen partidua.
viernes, 13 de diciembre de 2019
Eskoriatzako herritar batzuk korrika talde bat sortu nahi dute
Herritar guztiei zuzenduta zegoen. Zapaturo kiroldegi aurrean hitzordu bat egingo dute. Joaten diren pertsonen arabera, ibilbide bat edo beste bat egingo dute. Bizitza osasuntsua bultzatzea, kirola egitea, talde giroa eta pertsonen arteko elkartasuna lortzea eta Gabez Takarraran lasterketa modu onean bukatzea dira taldearen helburuak.
viernes, 22 de noviembre de 2019
ESKORIATZAN BASQUE COUNTRY TXAPELKETA
Borrokalariak borrokatzeko pisuaren arabera sailkatu zituzten. Koliseum taldeko Yaman Nogalesek urrea lortu zuen eta Eskoriatzako Atama taldeko Leire Ratok zilarra.







