Mostrando entradas con la etiqueta ikastaroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikastaroa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 21 de febrero de 2024

ZERAMIKA IKASTAROA ARRASATEN

Loixe taldeak   zeramika   ikastaroak  antolatu  ditu. Hastapen eta trebatze mailan parte hartzeko aukera egongo da. Ikastaroek  zeramika prozesuak  ezagutzeko zerotik hasita edo prozesu horietan sakontzeko balioko dute.Teknika   desberdinak  landuta, partaide  bakoitzak  hainbat   pieza  sortuko ditu. Urtarrilaren  30ean  hasiko  dira  ikastaroak   eta 21ean amaituko  dira.  Kulturola  egoitzan  izango   dira  ikastaro    hauek  astearte  eta   ostegunetan,  goizez  eta   arratsaldez. Izena emateko deitu  685 79 61 27  telefono  zenbakira.

Honako   hauek  izango   dira  maiak,  egunak eta ordutegiak:  


A  Taldea  Hastapena  eta  Trebatzea   Astearteak  eta ostegunak.  10:00-12:00.

B  Taldea  Hastapena  eta  Trebatzea   Astearteak  eta ostegunak.  16:00-18:00

C  Taldea  Hastapena  eta  Trebatzea   Astearteak  eta ostegunak.  19:00-21:00




Argazki hau  Mondraberri-tik hartuta dago.

martes, 9 de noviembre de 2021

SKATE IKASTAROA

Urriaren 20an Eskoriatzako kiroldegian Skate ikastaro bat antolatu dute. Euria egiten badu, Olaetako frontoian izango da.

Saioan parte hartzeko  bi euro ordaindu beharko dira. Izena emateko kiroldegira joan edo 943715328 telefono zenbakira  deitu beharko duzu. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du.

Argazki hau bogotavive.cometik atera dugu.

                                        

lunes, 23 de enero de 2017

SAN BLASA EGITEKO IKASTAROA

Urtarrilaren 23an Eskoriatzako kultur etxean san blas opila egiteko ikastaroa egongo da. Otsailaren 3an san blas santuaren eguna denez, opilak egin nahi badituzu, 5 euro ordaindu beharko duzu.

Euskal Herriko leku askotan eztarria babesteko 9 egunetan bedeinkatutako kordel bat lepoan zintzilikatuta edukitzea ohitura dago. Ondoren, kordela kendu, erre eta eztarriko edozein infekzioz babestuko zaitu.

San Blas opilak egiteko ikastaroa astelehenean
                                        Argazki hau Goiena.eus-tik atera dugu

miércoles, 11 de enero de 2017

ERREGE OPILA

Abenduaren 20an 18:00etan  errege opila egiteko ikastaro bat egon zen. Eskoriatzako udalak antolatu zuen eta Kultur etxean izan zen. Bizkaiko Gordexolako enpresa batek eman zuen, euskaraz izan zen.

Ikastaroa egiteko 5 euro ordaindu behar ziren eta apuntatzeko kultur etxera joan edo 943714688  telefonora deitu behar zen.

                                               Argazki hau goienatik atera dugu.