Mostrando entradas con la etiqueta Martxoak 8. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Martxoak 8. Mostrar todas las entradas

lunes, 17 de abril de 2023

ARESKO EMAKUMEEN MARTXA


ARESKO EMAKUMEEN MARTXA 



2023ko martxoaren 12an, Aresko emakumeen martxan egin zen "Emakumeok bidea eraikiz" leloarekin. Martxa  goizeko 12etan hasi zen Aretxabaletako plazan. Lehenengo kamisetak banatu zizkieten parte hartzaileei eta ondoren, Ainara Urrutia mendi-lasterkaria omendu zuten. Ainarak 41 urte ditu, euskal selekzioko kidea da eta 2018 amaieran hasi zen lasterketetan parte hartzen, eta gaur egun, Domusa Teknik Team izeneko proiektuan ari da lanean.

Ohorea ematearen amaieran, Aretxabaletatik Eskoriatzarako bidea hartu zuten parte hartzaileek oinez, Eskoriatzako Fernando plazaraino. Eskoriatzako Fernando plazara heldu zirenean, Rosarito Oianguren herritarrak jaso zuen aitortza. Rosarito 1938an jaio zen Bolibar elizateko Atzarte baserrian, eta bizitza osoa etxekoandrea izan da, zerbitzari lanetan ere aritu da hainbat jatetxean.

Amaitzeko partaide guztien argazkia atera zen eta denak pozik bukatu zuten, martxak ere arrakasta  handia izan zuen.

                               Bideo hau Goienatik hartuta da

martes, 2 de marzo de 2021

SORGIN ELKARTEA ETA MARTXOAK 8

Otsailaren 12an Leintz-Gatzagako Sorgin Elkarteko emakumeak martxoaren 8an zerbait antolatzeko elkartu ziren.

2020ko martxotik ezin izan dira batzartu COVIDarengatik. Azkeneko aldia elkartu zirenak konfinamendua baino lehen izan zen.

Beste urte batzuetan Leintz-Gatzagan martxoaren 8an Sorgin Elkarteko emakumeek elkarrekin bazkaldu eta dantzaldi bat egiten zuten. Aurten agian, kontzertu akustiko bat egingo dute. Oraindik ez dute erabaki.

Argazki hau goienatik hartu dugu.


miércoles, 29 de marzo de 2017

MARTXOAK 8

Martxoak 8 Emakumearen Nazio Arteko Eguna ospatzen da.

Egun hau ospatzeko Luis Ezeizakoek abesti bat abestu dute, paperez egindako esku handi bat sortu dute, hor, bakoitzak bere esku txikian lelo bat idatzi du, kafe kapsulekin emakumearen ikurra egin dute eta azkenik, pertsona bakoitzak 2 globo moreekin patio erdian kokatu ziren eta emakumearen ikurra egin zuten. Argazki batzuk atera zituzten.

Jaialdia 15:30ean hasi zen.

Ospakizun hau Luis Ezeizako ikasle, irakasle eta guraso batzuk egin zuten.