Mostrando entradas con la etiqueta ospakizuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ospakizuna. Mostrar todas las entradas

lunes, 1 de febrero de 2021

EN TOL SARMIENTO 303030 GAZTEAKO KONTZERTUA

En Tol Sarmiento taldearen kontzertua 2021eko urtarrilaren 30ean izango da Arabako leku sekretu batean, 19:00etan hasita. Gazte irratiakoek Gaztearen urteurrena ospatzeko antolatu duten 303030 ekimenaren hurrengo kontzertua larunbat honetan da.

Hauek osatzen dute En Tol Sarmiento taldea: Iñigo Etxe, Ruben Campi, Floren Nuela, Javier Lucas eta Ruben Terreros.

30 pertsonentzako sarrerak zozkatu  dituzte webean, irratian eta sare sozialetan. Hauek ikusi eta entzun ahal izango dute zuzenean, besteek aldiz Gaztea irratian zuzenean entzungo dute. Orain arteko emanaldietan Nogen, Gatibu eta Zetak taldeek parte hartu dute.

Argazki hau eitb-etik hartu dugu.

viernes, 22 de noviembre de 2019

MUNDUKIDEK 20. URTEURRENA OSPATU DU

Azaroaren 8an Mundukidek 20.urteurrena ospatu zuen Arrasateko Kulturateko klaustoan. Ane Irazabalek orain arte egindako proiektuak azaldu zituen.

Fundazioarekin kolaboratu duten batzuk eszenatokira igo ziren: Javier Ruiz, Jose Mari Ortubai, Leire Mugerza, Monika Gago, Aritz Otxandiano...  Hauek izan dira fundazioa aurrera eraman dutenak.

Argazki hau Mondraberri-tik hartu dugu.

lunes, 23 de enero de 2017

SAN BLASA EGITEKO IKASTAROA

Urtarrilaren 23an Eskoriatzako kultur etxean san blas opila egiteko ikastaroa egongo da. Otsailaren 3an san blas santuaren eguna denez, opilak egin nahi badituzu, 5 euro ordaindu beharko duzu.

Euskal Herriko leku askotan eztarria babesteko 9 egunetan bedeinkatutako kordel bat lepoan zintzilikatuta edukitzea ohitura dago. Ondoren, kordela kendu, erre eta eztarriko edozein infekzioz babestuko zaitu.

San Blas opilak egiteko ikastaroa astelehenean
                                        Argazki hau Goiena.eus-tik atera dugu