2023-24 ikasturteko 3. zikloko lehenengo hiruhileko hizkuntza tailerrean Eskoriatzako hiru pertsona ezagunei egindako elkarrizketak jarraian entzuteko aukera izango duzue.
Hasteko gure eskolako zuzendaria den Maitaneri egin dioguna:
2023-24 ikasturteko 3. zikloko lehenengo hiruhileko hizkuntza tailerrean Eskoriatzako hiru pertsona ezagunei egindako elkarrizketak jarraian entzuteko aukera izango duzue.
Hasteko gure eskolako zuzendaria den Maitaneri egin dioguna:
Jose Luis Mendilibar Sevillako entrenatzaile berria da. Zaldibarreko entrenatzailea Sampaoliren ordez jarri dute eta denboraldi amaiera arte sinatu du. Mendilibar, lehen mailan, Athleticen, Valladoliden, Osasunan, Levanten, Eibarren eta Alavesen ibili da entrenatzaile bezala, eta orain Sevillak Santander Ligan jarraitzeko erronka hartu du bere gain.
Sevilla hamalaugarren postuan dago, 28 puntu dituela, hau da, hamazortzigarren tokian dagoen Valentziak baino bi puntu gehiago ditu. Valentzia da, hain zuzen ere, jaitsiera postuetan dagoen lehen taldea, txapelketa amaitzeko hamabi neurketa geratzen direla.
Aritz Zugasti Eskoriatzatarra, Gipuzkoako eskupilota txapelketaren finalean txapelduna izan zen nagusien bigarrren mailan. Iturrigorriko pilotalekuko harmailak bete egin ziren Udako eta Ataungoko zaleekin. Partidu erdian, gutxi gora behera, eskuan mina hartu zuen baina ez zuen etsi eta ondo irten zitzaion partidua. Azkenean 22 eta 20 irabazi zuen Aritz Zugastik. Zein poza!
Argazki hau goiena-etik hartu dugu
Zuhaitzak landatzeko pare bat ekitaldi egin dituzte Eskoriatzan eta Arrasaten. Arrasateko Musakola auzotik Etxezarretako eremura abiatu dira 20 bat lagun.
Eguraldiak lagundu ez duen harren, partaideek erakutsitako jarrera ikusita, aurrera egin dute. Herritarren artean naturak duen garrantziaz kontzientziatzea da halako ekimeen helburua. Haurrek paper garrantzitsua jokatzen dute; atxurra hartuz, zuloa eginez, kimua egokituz,... ingurumenari ekarpena egiteaz gain dibertitu ere egin dira.
Udalak 400 haritz txiki dauzka landartzeko prest baina lokatza zegoenez batzuk bakarrik landatu dituzte. Ale batzuk iaz jarritakoengatik ordezkatu dituzte, izan ere, udan beroa dela eta, sufritu egin dute zuhaixkek eta hainbat ihartu egin dira.
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu
Arrasate eta Bergara artean, 280 pertsonek 7,5 tona zabor atera zituzten zortzi erreketatik; 820 kilo txatarra, litxarreria poltsak, erabilera bakarreko plastikoak eta tabernetako terrazako zakarra.