Mostrando entradas con la etiqueta gogoratzen. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gogoratzen. Mostrar todas las entradas

lunes, 4 de noviembre de 2019

Mexikoko 43 gazte hilda eta galduta

2019ko irailaren bukaeran Fernando Plazan (Eskoriatzan) Mexikoko 43 ikasle gogoratzeko EskoZap taldeko kideek bakoitzeko aulki bana ipini zuten. Beraien argazkiak eta kandelak jarri zituzten eta plaza erdian dordoka bat marraztu zuten.

Ekintza hau Mexikoko Ayotzinapako herriko ikasleei elkartasuna adierazteko asmoz egin zuten. Uste da narkotrafikanteek hil zituztela eta poliziekin diruaren truke tratu bat egin zutela.

Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

jueves, 26 de octubre de 2017

Desagertutako 43 ikasle gogoratzen

2017ko irailaren 27an Eskoriatzako zapatistek Ayotzinapan (Mexiko) desagertutako 43 ikasleak gogoratzeko, Eskoriatzako Fernando plazan gazte bakoitzeko aulki bana jarri zuten. Bakoitzean argazki eta kandela bat ipini zuten.

2014ko urriaren 6an 43 ikasle desagertu ziren Mexikoko Guerrero estatuan. Suposatzen da narkotrafikanteek hil zituztela eta tratu bat egin zutela: poliziek ez zuten ezer esango, dirua ematen bazieten. Ikasleen gorpuak ez ziren inoiz agertu.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.