Mostrando entradas con la etiqueta kirol elkartea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kirol elkartea. Mostrar todas las entradas

miércoles, 31 de mayo de 2017

KIROL ELKARTEKO EGUNA, BIKAIN!

Aurten seniorrek antolatu dute eguna.

Goizean beteranoen partiduan 2 ekipo egin zituzten eta berdeek irabazi zuten. Plazan gynkana bat egon zen, ekipo mordoak  egon ziren parte hartzen: 14 urtetik beherakoetan Areskoko saskibaloi alevinen ekipoak irabazi zuen hau da Junek, Ilargik, Amaiurrek, Nailak, Maialenek eta  Eiderrek. 14 urtetik gorakoetan nagusien saskibaloi taldeak irabazi zuen.

Horren ondoren, tiro libreen lehiaketa egon zen, hiru adin mailarako: 14 urtetik berakoentzat, 14 urtetik gorakoentzat eta mixtoa. Irabazleak hauek izan ziren: Naila eta Amaiur Izazmendi, nagusietatik bi mutil eta mixtoan Maria eta Maite.

 Bukatzeko Barsa VS Alavesen partidua bota zuten plazan pantaila handian.



                                                Argazki hau goienatik hartu dugu

viernes, 26 de mayo de 2017

BERTAN DAGO KIROL ELKARTEKO EGUNA


Urtero bezala maiatzaren 27an Kirol Elkarteko eguna ospatuko da. Egun handia izango da eta legez egitarau zabala prestatuko dute antolatzaileek. Egun osoan Kirola izango da protagonista, Motor zaleen topaketa eta Super-Eskolote zozketa egongo da.

Urtero moduan herri bazkaria egongo da, eta paella erraldoi bat egingo dute.

Eguna asteko Manuel Muñoz kiroldegian 9:00etan atezainen erronka egongo da, eta ostean, beteranoek saskibaloi partidua jokatuko dute. Plazan umeentzako ekintzak egingo dira. Gero patata-tortila lehiaketa egongo da, eta 12:00ak baino lehenago eraman beharko da tortila plazara. Irabazleari 13:00etan emango diote saria.

                                              Argazki hau goienatik hartu dugu.