Mostrando entradas con la etiqueta kopako finala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kopako finala. Mostrar todas las entradas

lunes, 26 de febrero de 2018

Sevillak Kopako finala jokatuko du

2018ko Kopako finala Bartzelonak eta Sevillak jokatuko dute.

Finalaurreko bat 2018ko otsailaren 8an, ostegunean, 21:30ean Bartzelonak eta Valentziak jokatu zuten Mestalla zelaian. Bartzelonak 1-0 irabazi zuen. Beste finalaurrekoa Sevillak eta Leganesek jokatu zuten eta Sevillak irabazi zuen.

Sevillak bederatzigarren kopako finala jokatu behar du apirilaren 21ean. Leganesen aurka egin zuenean Sevillak 2-0 irabazi zuen. Aurreko partidan Madrilen aurka jokatu zutenean bakoitzak gol bat sartu zuen. 2-0 irabazi zuten andaluziarrek Sanchez Pizjuan futbol zelaian.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.


miércoles, 7 de junio de 2017

BARÇAK KOPAKO FINALA IRABAZI DU

Kopako finala maiatzaren 27an izan zen, Madrilen, Vicente Calderonen (Atletico de Madrilen estadioan) hain zuzen ere. 21:30etan telecincon ikusi ahal izan zen.

Azkenengo emaitza 3-1 Barsaren alde izan zen. Messiren gol batek aurreratu zuen Barsa 30. minutuan baina Theok 32.  minutuan falta baten berdindu zuen partida.  Neymarrek 45. minutuan gol iztilutsu batekin berriro aurreratu zuenn Barsa eta Paco Alcacerrek 48. minutuan ipini zuen azken gola, 3-1.

Barsak kopa honekin 29.a du. Talde hau kopa gehien daukan kluba da; bigarren postuan Athletic dago 20 kopekin eta hirugarren postuan, Real Madrid 19 koparekin.

Barsako jokalari onena Messi izan zen gol batekin eta bi asistentziekin eta Alaveseko jokalari onena berriz, Theo gol batekin.  Partida osoko jokalari onena Messi izan zen.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.