Mostrando entradas con la etiqueta kontzertua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontzertua. Mostrar todas las entradas

lunes, 1 de febrero de 2021

EN TOL SARMIENTO 303030 GAZTEAKO KONTZERTUA

En Tol Sarmiento taldearen kontzertua 2021eko urtarrilaren 30ean izango da Arabako leku sekretu batean, 19:00etan hasita. Gazte irratiakoek Gaztearen urteurrena ospatzeko antolatu duten 303030 ekimenaren hurrengo kontzertua larunbat honetan da.

Hauek osatzen dute En Tol Sarmiento taldea: Iñigo Etxe, Ruben Campi, Floren Nuela, Javier Lucas eta Ruben Terreros.

30 pertsonentzako sarrerak zozkatu  dituzte webean, irratian eta sare sozialetan. Hauek ikusi eta entzun ahal izango dute zuzenean, besteek aldiz Gaztea irratian zuzenean entzungo dute. Orain arteko emanaldietan Nogen, Gatibu eta Zetak taldeek parte hartu dute.

Argazki hau eitb-etik hartu dugu.

lunes, 21 de diciembre de 2020

ZETAKEN KONTZERTU BEREZIA

Abenduaren 30ean, asteazkenean, arratsaldeko 20:00etan Zetak taldeak kontzertu bat joko du.

Kontzertu hau Gaztea irratiak antolatzen du bere 30. urteurrena delako.

Ekitaldi honetara 30 pertsona joan daitezke, sarrerak zozketa baten bitartez lortu daitezke. Sarrera lortzen ez duenak web orritik edo irratitik entzuteko aukera izango du.

Irudi hau eitb-tik hartu dugu.


viernes, 14 de diciembre de 2018

Gabonetako kontzertua abenduaren 22an izango da

Abenduaren 22an Gabonetako kontzertua izango da, Bergarako Udal pilotalekuan gaueko 20:30ean hasita.


Abenduaren 14an, 15ean eta 20an, 18:00etatik 20:00etara egongo dira sarrerak salgai. Beste aukera bat da, https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20&Idioma=EU -etik sarrerak erostea. Kontzertuaren egunean ere, 19:30ean Udal Pilotaleukuan sarrerak erosi ahal izango dira. Pertsona bakoitzeko 6 sarrera gehienez erosi daitezke, eta sarrera  bakoitzak 8€ balio ditu.


Azkenik, Bergarako musika eskolak, Bergarako Orkesta Sinfonikoak, Bergarako Orfeioak, Aritzeta abesbatzak eta Bergarako musika bandak hartuko dute parte Gabonetako kontzertu honetan.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.