Mostrando entradas con la etiqueta euskal herriko berria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskal herriko berria. Mostrar todas las entradas

miércoles, 16 de marzo de 2022

43 URTE DITUEN GIDARI BAT ATXILOTU DUTE BERGARAKO ERREPIDEAN

Otsailaren 12an Bergarako errepidean 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ertzaintzak droga trafikoaren delitu batengatik.

Ertzaintzako agenteek errepideko kontrol batean auto bat gelditu ondoren, droga testa egin zioten gidariari eta positibo eman zuen. Autoa errebisatu ondoren, marihuana eta haxixa aurkitu zuten eta horren ondorioz,  atxilotu zuten. Kotxean lau mugikor eta 300 euro ere topatu zuten.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

martes, 25 de enero de 2022

GIZON BAT ATXILOTU DUTE

Bilboko Ortxakoaga auzoan goizeko 06:30ean gizon bat atxilotu du ertzaintzak.

Antza denez, gizona auzoan jendea arma batekin mehatsatzen egon da. Ertzaintza heldu denean, gizona etxean gotortu da amarekin. Inork minik hartu gabe atxilotu  eta psikiatriko batera eraman dute.

Argazki hau berria-tik hartu dugu.

lunes, 6 de diciembre de 2021

Hilda aurkitu dute 84 urteko emakume bat

2021eko azaroaren 29an hilda aurkitu dute 84 urteko emakume bat.

Orain dela 7 egun desagertu zen emakume hau eta 2 kilometrora zegoen baso batean topatu zuten.

Argazki hau berriatik aterata dago.

martes, 23 de noviembre de 2021

84 URTEKO EMAKUME BAT DESAGERTU ETA HILDA AURKITU DUTE

84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, itxura denez desagertu egin zen Nafarroan, herrigunetik bi kilometrotara baso batean. Joan den ostegunean 12:15 aldera aurkitu dute. Bilaketa eremua zabaltzea erabaki zuten eta horri esker aurkitu dute hildakoa.

Emakumeak ez zuen osasun arazorik, itxura denez bere ohiko ibilbidea egitera irten zen. Normalean alabarekin  paseatzen zuen baina alaba herrian ez zegoenez, bakarrik joan zen. Geroxeago alaba heldu zenean, ez zuen amaren berririk, orduan abixua eman zuen.

Argazki hau berria-tik hartu dut.

lunes, 15 de noviembre de 2021

URRIN TABERNAKO LAPURRETA

2021eko azaroaren 3an lapurreta bat egon da Arrasateko Urrin tabernan, goizeko 05:45ak  aldera.

Tabernariak taberna irekitzerakoan, hiru pertsona kaputxadun ikusi ditu tabernako atean eta konturatu da leihoa erdi apurtuta zegoela. Orduan, hiru pertsona kaputxadunek korrika ihes egin dute.

  Argazkia hau mondraberritik hartu dugu.

lunes, 8 de noviembre de 2021

KOTXE ILARAK

Astelehenean 07:20an Barakaldon hiru kotxek txoke egin zuten.

Ondoren, bi erreiak itxi egin ziren N-637 errepidean eta A8an. Itxiera honek kotxe ilarak sortu zituen. 08:30ean Santurtzira arte heltzen ziren kotxe ilarak. Zortez ez da  inor  larri egon istripuan.

Argazki hau EITBtik hartuta dago.


martes, 2 de noviembre de 2021

KALTEAK ERAGINDAKO SUTE MISTERIOTSUA

Kalte izugarriak eragin dituen sute bat egon da Gasteiz ondoko herri batean. 

Langraiz Okako herrian Parisko Ituna kalean dagoen industria pabiloi batean sortu da sutea
03:40ean. Gurpilak biltzen ziren toki batean hasi da sua.

Kalte ekonomiko izugarriak egon dira. Zorionez ez da inor zauritu, suhiltzaileek dena kontrolpean eduki dutelako. 08:15ean oraindik lanean ari ziren. Oraindik ez dakite nola sortu den sua.

Argazki hau eitbtik hartu dugu.

martes, 23 de marzo de 2021

GORKA IDIGORASEK BERE AMETSETAKO BAT LORTU DU

 2020ko irailaren 18an Aramaioko rallysprintean Gorka Idigorasek eta Raul Perezek parte hartu zuten. 

Aramaiko XIX. Rallysprinta jokatu eta irabazi zuten. Ez da lehen aldia Idigorasek parte hartzen duela, izugarrizko poza jaso zuen irabazi zuenean. Bukatu ondoren, "bizitzako ametsetako bat egia bihurtu dut" esan zuen.

18 urterekin auto lehiaketetan hasi zen. 2018an Euskadiko rallysprint txapelduna izan zen 2. klase mailan. Baina Aramaioko XIX. rallysprintean 5. klase mailan azkarrena izatea izugarria dela esan zuen.

Argazki hau eaf-fva-tik hartu dugu.

viernes, 22 de enero de 2021

ARETXABALETAKO TABERNAK ETA JATETXEAK

 2021eko urtarrilaren 8an hainbat tabernek eta jatetxek zabaldu zituzten ateak, aurreko egunean Aretxabaleta herria eremu gorritik irten zelako.

Ia bi hilabete daramate tabernek eta jatetxeek ateak itxita.

Tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baldintza arratsaldeko 18:00etan itxi behar dutela da.

Gabon bitartean galdera batzuk egon dira, adibidez: zergatik ez dute tabernek eta jatetxeek zabaldu haien ateak?...

Aretxabaletako hainbat tabernek eta jatetxek zabalduko dituzte ateak gaur

Irudi hau goiena-tik hartu dugu.

lunes, 18 de enero de 2021

BIZKAIAN 8 MENDATE ITXITA

2021eko urtarrilaren 8an Euskal autonomia erkidegoan errepide asko itxi zituzten: Azurki, Elosu eta Karabieta, Gipuzkoan, eta Bernedo, Opakua eta Urduña, Araban.

Elurraren erruagaitik errepide ugari itxi zituzten, adibidez: NA-2012, NA-137, NA-2000, NA- 7230, NA-7210 eta NA-7130.

Elurra dagoen errepidetan kataiak jarri eta poliki joatea komeni zen.

 Irudi hau eitb-tik hartu dugu.


martes, 10 de noviembre de 2020

Argi berriak jarri dituzte udal pilotalekuan

 Elgetako Udaletxeak hamaika proiektore berri jarri ditu eta 800 euroko laguntza eman du.

Argindarrean %70 aurrestea aurreikusten dute. Argi azterketa egiten ari dira orain.

Denbora batez LED proiektore bat egon da ipinita pilotalekuan, probak egiteko erabili izan da.



lunes, 2 de noviembre de 2020

AMASGAS TALDEKO RALLY JAIA

 Zapatuan, azaroak 7, Amasgas kirol klubeko lagunek egun osoko rally jaialdia egingo dute Angiozarren. Rally jaialdia 12:00etatik 19:00etara izango da eta hainbat ekintza egongo dira. Hasteko, herri bazkaria egingo dute eta argazki lehiaketa. Klubeko pilotoen autoak egongo dira ikusgai eta umentzako puzgarriak.  Bazkariko tiketak salgai egongo dira eta batzen den dirua klubaren gaztuetarako bideratuko dute.                                                                      

                                                   Argazki hau gogle-tik atera dugu.






ARRASATE ETA BERGARA HERRI 'GORRIAK' DIRA.

Egun bakarrean egondako positiboak igo dira eta horregatik Bergara eta Arrasate herri gorrien zerrendan sartu dira.

Gipuzkoan kasuak igo dira azken egunetan, hego Euskal Herrian 1673 kasu egon dira, inoiz baino gehiago.

Orain arte kasu positibo altuenak EAEn egon dira eta horregatik lehendakariak alarma egoera eskatu du.







martes, 10 de marzo de 2020

Matxitxakon eta Urduñan haize boladak

Martxoaren 2an, astelehenean, Matxitxakon eta Urduñan aldaketa klimatikoarengatik, haize bolada handiak egon ziren. Herri askotan abisu horia zegoen.

Matxitxakon 4-5 metroko olatuak egon ziren eta Urduñan haizeak hasieran mendebaldetik jo zuen eta ipar-mendebaldean nagusitu zuen egunaren bigarren partean, 122,8 km/h-ko haizea neurtu zuten. Elurra 900-800 metrotara egin zuen, orokorrean tenperatura ez zen hain baxua izan baina Matxitxako eta Urduñan bai baxuak izan zirela.


                                                     Argazki hau eitb-tik  hartuta dago.

lunes, 24 de febrero de 2020

Errealak Athletic Klubaren kontra

2020ko otsailaren 9an, igandean, Errealak Athletik Klubaren kontra jokatu zuen Donostian.

Errealak 2-1 irabazi zuen. Errealeko Portuk 64. minutuan gola sartu zuen, gero 70. minutuan Athletik Klubeko Williamsek partidua berdindu zuen baina 82. minutuan Errealeko Isakek berdinketa apurtu zuen.

Partidoan jokatu zuten Errealeko jokalariak hauek dira: Remiro, Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Muñoz, Guevara, Aritz, Sagalli, Januzaj, Merino, Portu, william Jose, Alex Isak eta Oyarzabal.
Partidua jokatu zuten Athletik Klubaren jokalariak hauek dira: Unai Simon, Kapa, Yeray, Nuñez, 
Balenziaga, Beñat, Dani Garcia, San Jose, Lekue, Kodo, Muniain, Ibai, Villalibre eta Williams.
Irudi hau Eitb-tik atera dugu.

martes, 11 de febrero de 2020

Zaldibarren zabortegian sua hasi da

Zaldibarko zabortegian otsailaren 6an, ostegunean, lur-jausi bat egon zen eta ostiral arratsaldean sua hasi zen.

Bi pertsona desagertu ziren, desagertuen izenak: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrán dira.
Esan dute sua kontrolpean dagoela baina "erabat itzaltzea ezinezkoa dela".

Hiru egun egon ziren Joaquin eta Albertori bilatu gabe amiantoa aurkitu zutelako eta toxikoa delako.


                                                Irudi hau El Correo-tik aterata dago.

martes, 4 de febrero de 2020

Urrezko danborra Errealentzat

2020ko urtarrilaren 20an, danborradaren egunean, Eneko Goia alkateak urrezko danborra Errealeko futbol eta belar hockeyko emakumezko taldeei eman die Donostiako udaletxeko bilkura aretoan.

Errealaren jokalariak urrezko danborra jasotzera joan dira bere filosofiagatik eta Erreala maitatzeko moduagatik.

Kapitainen izenak Nahikari Garcia eta Nerea Belzunegi dira. Saria jasotzen zuten bitartean danborradako musika entzuten da. Oso pozik sentitu dira, Donostiarrentzat oso garrantzitsua den zerbait eman dietelako.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

lunes, 18 de noviembre de 2019

INTXARTXUETAKO JOLAS PARKE BERRIA

Eskoriatzako sarreran Intxartxuetako auzoan parke bat dago. Partxis parkea deitzen diote partxis handi bat dagoelako. Parkea berritzen ari dira ondoko bizilagunek eskatu zutelako.

Parke berria 69.212€ kostatu egin da eta aste honetan edo hurrengoan amaituta egongo da.
 

Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.    


martes, 14 de mayo de 2019

Donostiako jipoi arriskutsua

Orain dela hilabete bat Donostiako dantzaleku baten kanpoaldean borroka baten ondorioz 17 urteko mutiko bat hil zen.

Borrokan 10 pertsonak parte hartu zuten. Halaxe hasi zen: 7 gizonetako batek mutikoari erretzeko tabako eskatu zion, baina ez zeukan. Orduan, beste gizonek ez zuten sinistu eta jipoi ederra jaso zuen mutikoak.Gero, mutikoaren laguna eta anaia laguntzeko sartu ziren eta zaurituta atera ziren.

Azkenean, ertzaintzak 7 lagun atxilotu zituen. Hauek 18 urtetik 25 urtera artekoak ziren. Astelehenean epailearen aurrean deklaratu zuten. Eneko Goia alkateak kasu honetarako justizia eskatu zuen.

Argazki hau fomrntosansebastian.eus-etik hartu dugu.


lunes, 11 de marzo de 2019

MAREA BIZIAK BILBON


Bilbon otsailaren 28an eta martxoaren 1ean, ostegunean eta ostiralean uholde arriskua egon zen itsasadarrean. Horregatik, egoerari aurre egiteko Bilboko udalak neurriak prestatu zituen.

Aurreko egunetan marea biziak egon ziren eta, hori dela eta, kezka sortu zen Bilboko hainbat auzoetan: Zorrozaurren, Deustoko Erriberan eta Elorrietan.

Izan ere, bereziki, itsasgora altuak izan ziren ostegunean eta ostiralean goizaldean, ibaia 10cm baino gehiago hazi zelako.

Uholdeak Zorrotzaurren (Bilbo).

Argazki hau eitb-tik hartu dugu.