Bash taldeak zenbait urte daramatza aniztasun funtzionala duten pertsonekin lanean. Orain, Udalako Gazteria eta aniztazun sailekin batera hilean behin, larunbatetan bi orduko saioak burutuko dituzte 11:00etatik 13:00etara Etxaluzeko Axeri gelan.
Dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute musikaren laguntzaz. Mugimendua eta gorputz adierazpenak dira bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz eta jolasaren bidez ondo pasatzeko helburua.
