Mostrando entradas con la etiqueta Aramaixo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Aramaixo. Mostrar todas las entradas

martes, 23 de marzo de 2021

GORKA IDIGORASEK BERE AMETSETAKO BAT LORTU DU

 2020ko irailaren 18an Aramaioko rallysprintean Gorka Idigorasek eta Raul Perezek parte hartu zuten. 

Aramaiko XIX. Rallysprinta jokatu eta irabazi zuten. Ez da lehen aldia Idigorasek parte hartzen duela, izugarrizko poza jaso zuen irabazi zuenean. Bukatu ondoren, "bizitzako ametsetako bat egia bihurtu dut" esan zuen.

18 urterekin auto lehiaketetan hasi zen. 2018an Euskadiko rallysprint txapelduna izan zen 2. klase mailan. Baina Aramaioko XIX. rallysprintean 5. klase mailan azkarrena izatea izugarria dela esan zuen.

Argazki hau eaf-fva-tik hartu dugu.

lunes, 9 de diciembre de 2019

Kruzetako ganaduaren arriskua konpondu behar da.

2019ko azaroaren 18an Aramaio eta Legution arteko errepidean behi familia bat dago aspalditik, herritarren kexa asko daude hesiak etabar apurtu dituztelako. Hori dela eta, istripuak egoteko arrisku asko dago. 2000.urtetik datorren arazo bat da ganaduarena, jabeak dira animalien arduradun.