Mostrando entradas con la etiqueta Leintz-Gatzaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Leintz-Gatzaga. Mostrar todas las entradas

lunes, 30 de enero de 2023

ENBORRA

Gatzagako euskaraldia batzordeak gaztainondo-enborra izendatu du euskaraldiaren lekuko. Bertan jarri duten mezua "Ez deila igartu berbia" da.

Enborra gatz museotik gertu dago. Gatz bidea egiten duten guztiek euskaraz hitz egiteko garaia dela aldarrikatuz. Gatz bidea ere, euskaraz lasai aritzeko gune bihurtu du.


Argazki hau goiena-tik atera dugu.

miércoles, 16 de marzo de 2022

GATZAGAN KORRIKA BATZORDEA SORTU NAHI DUTE

Leintz Gatzagan korrika batzordea sortu nahi dute. Horretarako, otsailaren 11n 19:00ak aldera bilera bat egin zuten batzordeari buruz hitz egiteko, Labidea tabernan interesa zuen jendea joan zen bilerara.

Korrika Martxoaren 31n hasiko da Amurriotik eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean. Leintz Gatzagatik apirilaren 1ean pasatuko da eguerdi aldera 14:30ak bueltan.  Gatzagan antolatuko diren ekintzak proposatzeko, programatzeko, prestatzeko, egin beharreko lanak zerrendatzeko eta banatzeko egin zuten bilera.

Argazki hau goienatik hartu dut.

lunes, 12 de abril de 2021

GATZAGAKO ZUHAITZAK JOLASEN BIDEZ

Otsailaren 27an, zuhaitz egunean, Leintz-Gatzagako guraso elkarteak beste ekintza bat antolatzea erabaki zuen. Ginkanak bederatzi puntu zeuzkan eta ginkana amaieran lau zuhaitz berri landatu zituzten.

Ginkana egiterakoan asmakizun bidez herriko zuhaitzak asmatu behar izan zituzten, adibidez intxaurrondoa, gereziondoa, urritza, zipreza, artea, aritza, hagina... Zuhaitz bakoitzak asmakizun bat zuen eta beste zuhaitz batera joateko erronka bat egin behar zuten, adibidez: hankak lotuta, begiak itxita, uztai batetik pasatzen...

Gatzagako umeek oso ondo pasatu zuten jolasak egiten. Lau eta hiru pertsonakoak egin zituzten taldeak eta talde bakoitza bere aldetik joan zen. Ginkana bukatu eta gero Gatzagako ortuetan elkartu ziren talde guztiak eta talde bakoitzak zuhaitz bat landatu zuen, guztira lau zuhaitz (bi sagarrondo eta bi makatzondo).
 
                                Argazki hau Leintz Gatzagako web orritik hartu dugu.

martes, 2 de marzo de 2021

SORGIN ELKARTEA ETA MARTXOAK 8

Otsailaren 12an Leintz-Gatzagako Sorgin Elkarteko emakumeak martxoaren 8an zerbait antolatzeko elkartu ziren.

2020ko martxotik ezin izan dira batzartu COVIDarengatik. Azkeneko aldia elkartu zirenak konfinamendua baino lehen izan zen.

Beste urte batzuetan Leintz-Gatzagan martxoaren 8an Sorgin Elkarteko emakumeek elkarrekin bazkaldu eta dantzaldi bat egiten zuten. Aurten agian, kontzertu akustiko bat egingo dute. Oraindik ez dute erabaki.

Argazki hau goienatik hartu dugu.


miércoles, 7 de junio de 2017

Leintz-Gatzagatik Bermeora ibilaldia

Maiatzaren 20an Leintz-Gatzagakoak Bermeora joan ziren, Leintz-Gatzagako 6 perstona, 5 ibiltzen eta bakarra bizikletan.

Durangon lehenengo geldialdia egin zuten eta Durangotik Gernikara bidean  Leintz-Gatzagako beste kide batzuk erreleboa hartu zieten baina bizikletan zihoana bidaia osoa egin zuen.

Bidaia goizeko 7:00etan hasi zen Bermeorako ibilaldian eta gaueko 20:00etan heldu ziren. Guztira 80 kilometro egin zuten Gatzagatarrek larunbatean.

Igandean arrain azokan parte hartu zuten, Bermeotarrek harrera oso polita egin zieten  Leintz-Gatzagakoei eta oso ondo pasa zuten.

Argazki hau goienatik hartu dugu.