miércoles, 29 de mayo de 2024

LEINTZ GATZAGA HERRIA BIZIRIK

                           

Leintz Gatzagako alkatea den Dorleta Elkorobarrutia Pagoaga eta Udala Leintz Gatzaga herria bizirik mantentzen saiatzen ari dira. Lehen eskola zena orain liburutegia bihurtu dute, asteazkenetan euskarazko klaseak ematen dira bertan  eta ostiraletan antzerki klaseak egoten dira. 


Gaur egun Gatzagan 210 pertsona daudela erroldatuta ere azaldu du alkateak, eta, biztanlerian gora egin nahi dutela, jende gaztea erakarriz. Bisitariengan arreta jarri behar dela ere nabarmendu du alkateak, haiek zaindu behar direla: "Turismo jasangarria nahi dugu Gatzagan, eta hori aurrera eramateko zerbitzu minimo batzuk eskaini behar dira; horretan eragin behar dugu turismoa hobetu nahi badugu. Gatz Museoan, esaterako, bideo erakargarri bat egin, QRak jarri, panel informatiboak… 


Lan horretan ari direla aipatu du alkateak, eskaintza hobetu nahian dabiltzala. Leintz Gatzagan Udalaren jarduna herrigintzatik oso gertu dagoela uste du Dorleta Elkorobarrutia alkateak.



Argazki hau Goienatik  hartuta dago



No hay comentarios:

Publicar un comentario