Mostrando entradas con la etiqueta Donostia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Donostia. Mostrar todas las entradas

lunes, 24 de febrero de 2020

Errealak Athletic Klubaren kontra

2020ko otsailaren 9an, igandean, Errealak Athletik Klubaren kontra jokatu zuen Donostian.

Errealak 2-1 irabazi zuen. Errealeko Portuk 64. minutuan gola sartu zuen, gero 70. minutuan Athletik Klubeko Williamsek partidua berdindu zuen baina 82. minutuan Errealeko Isakek berdinketa apurtu zuen.

Partidoan jokatu zuten Errealeko jokalariak hauek dira: Remiro, Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Muñoz, Guevara, Aritz, Sagalli, Januzaj, Merino, Portu, william Jose, Alex Isak eta Oyarzabal.
Partidua jokatu zuten Athletik Klubaren jokalariak hauek dira: Unai Simon, Kapa, Yeray, Nuñez, 
Balenziaga, Beñat, Dani Garcia, San Jose, Lekue, Kodo, Muniain, Ibai, Villalibre eta Williams.
Irudi hau Eitb-tik atera dugu.

martes, 4 de febrero de 2020

Urrezko danborra Errealentzat

2020ko urtarrilaren 20an, danborradaren egunean, Eneko Goia alkateak urrezko danborra Errealeko futbol eta belar hockeyko emakumezko taldeei eman die Donostiako udaletxeko bilkura aretoan.

Errealaren jokalariak urrezko danborra jasotzera joan dira bere filosofiagatik eta Erreala maitatzeko moduagatik.

Kapitainen izenak Nahikari Garcia eta Nerea Belzunegi dira. Saria jasotzen zuten bitartean danborradako musika entzuten da. Oso pozik sentitu dira, Donostiarrentzat oso garrantzitsua den zerbait eman dietelako.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

lunes, 4 de marzo de 2019

Altuna eta Martija finalerdietara

Otsailaren 24an Donostian Atano III pilotalekuan Altuna IIIak eta Martijak Bengoetxearen eta Imazen aurka jokatu zuten eta bikote gorria nagusitu zen.

Hasieran bikote gorria 3-0 eta 6-2 hasi zen irabazten lehenengo tantoetan, baina BengoetxeaVIak eta Imazek ez zieten barkatu 7-5ekoa eginez. Hortik aurrera bikote gorria 16-8 jarri zen aurretik markagailuan. Urdinek ez zuten etsi, Imazek gehiago luzatu zuen pilota atzeko koadroetan eta horren ondorioz BengoetxeaVIak aukera gehiago izan zituen tantoa amaitzeko eta 17-16ra hurbildu ziren. Altuna III deseroso ibili zen 12 tantoko atsedenaldian sorbalda nekez beteta zeukalako, hala ere, Altunari horrek ez zion ezer baztertu. Azken tantoetan bikote gorria 20-16 aurreratu zen eta azkenean 22-18 irabazi zuen.

Altuna eta Martija txapelketako finalerdietarako sailkatu ziren, Artolak eta Mariezkurrenak galdu egin zuten Ezkurdia eta Ladis Galarzaren kontra. Irribarria eta Zabaleta ere sailkatu dira, Victor eta Albisu saikatu dira eta txapelketako liderrak Elezkano eta Rezusta finalerdietara pasako dira.

Argazki hau Berria-tik hartu dugu.

lunes, 29 de mayo de 2017

MILAKA OLAGARRO JAIO DIRA


Donostiako aquariumean olagarroak jaio dira. Hau gertatzen den lehenengo aquiariuma da. Ateak ireki eta espezie asko ikusteko aukera dago bertan. Milaka olagarro jaioberri ere ikusteko aukera izango duzue.


Oso zaila da aquarium batean olagarroak jaiotzea.


Olagarro emeak haitzulo batean jartzen ditu arrautzak, 170.000 izatera iritsdaitezkeenak eta hiru hilabete mugitu gabe eta jan gabe egon da. Olagarro txikiak jaiotzean ama hil egiten da. 

Argazki hau eitb-etik hartuta dago.