Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas

miércoles, 22 de mayo de 2024

MURAL ZATIA ERRETA LUIS EZEIZA HERRI ESKOLAN

Aste Santutako bigarren astean Luis Ezeizako herri eskolan mural zati bat erre zuten. Eskoriatzako Udalak argi utzi nahi du horrelako gertaerak  onartezinak direla eta gainera herritarren segurtasuna apurtzen dutela. Beste egoera batzuk ere gertatu izan dira aurretik, adibidez: neguko oporretan alarma joka hasi zen buzoian petardo bat sartu zutelako, bolatokiko mahaiak eta rokodromoko lurra ere erreta azaldu ziren. Baina ez hori bakarrik, gauza gehiago ere gertatu dira. Ez litzateke hain zaila izan behar guztion artean guztiona zaintzea.




Argazki hau Goienatik hartu dugu.

martes, 20 de diciembre de 2022

LUIS EZEIZA ETA EUSKARALDIA

Aurreko azaroaren 24an,  Eskoriatzako herriko plazan jarri zuten karpan bildu ginen Luis Ezeiza eskolako ikasle guztiak euskaraldia ozpatzeko asmoarekin.

Photocall-a egin genuen, mozorrotu egin ginen, argazkiak atera genituen eta euskaraldiko abestia abestu eta dantzatu genuen. 

Abenduaren 2an, Luis Ezeizako patioan, arratsaldeko hiruretan,  dantza ezberdinak dantzatu genituen  euskararen eguna ozpatzeko eta Koldotxo guraso elkarteak, eskolako portxean, txokolatea banatu zuen ikasle guztientzat. Primeran pasatu genuen!!!



                                               argazki hau goiena-tik artu dugu

miércoles, 6 de junio de 2018

IÑAKI PERURENAREN MUSEOA EZAGUTZEN

2018ko maiatzaren 21ean Luis Ezeizako guraso elkarteak antolatutako irteera gauzatu zen. Goizeko 9:30ean denok autobusera igo eta Leizara joan ginen, han Iñaki Perurenaren museoa bisitatzeko.

Museoan Iñaki ezagutu genuen eta bideo bat jarri zigun. Bertan nola  harriak jasotzen hasi zen ikusi genuen. Berak lehenengo aldiz harria jaso zuenean modu berri bat asmatu zuela agertzen zen. Gero berak eta bere aitak egindako eskulturak erakutsi zizkigun.

Ondoren, berak egindako katapulta erakutsi zuen eta zergatik egin zuen azaldu zigun; bera katapultak funtzionatzen ikusteko museo askotan egon zen baina ez zuen lortu bakar bat martxan ikustea, horregatik, berak bat eraiki zuen.

Azkenean, 16:00etan Zarautzeko hondartzara joan ginen etan 19:30ean Eskoriatzara bueltatu ginen.

Argazki hau goiena.cometik aterata dago.

Argazki hau ikasbil.eusetik aterata dago.

miércoles, 7 de marzo de 2018

KINTOEN ETORRERA

Otsailaren 5ean  Luis Ezeizara Santa Agedako gazteak abestera etorri ziren eta patioan 1. zikloa, 2.zikloa eta 3.zikloko ikasleak abestiak entzutera jaitsi ginen eta txalo zaparrada bota genien.
Argazki hau goienatik aterata dago.

lunes, 5 de marzo de 2018

Luis Ezeizako iñauteriak

Eskoriatzako gazteak otsailaren 14an Eskoriatzako frontoian iñauteriak ospatezeko elkartu ziren. Almen ikastolako ikasleekin batera 2 urteko gelatik hasita 6.mailara arte mozorrotuta dantzatu zuten. Ikuskizuna10:30ean hasi zen.

Luis Ezeizako haur hezkuntzako 2 eta 3urteko umeak aizkolari mozorrotu ziren eta "Aizkolariak" abestia dantzatu zuten, 4 eta 5 urteko ikazkinek  "Zuentzako" abestia dantzatu zuten.

1. zikloa errementari, sua eta dantzari mozorrotu ziren eta "errementari" dantza eskaini ziguten.

2. zikloa arrantzale, zardinera eta sare egile mozorratuko ziren. Sardinerek "marea gora" eta "ixil ixilik nago" dantzatu zuten.

3. zikloko pilotariek "gora pilota maite" dantzatu zuten.

                                       Argazki hau luis ezeizatik hartu dugu.

lunes, 4 de diciembre de 2017

BERTSO ESKOLAKO HAIZEA ARANA

Haizea Arana Eskoriatzako Bertso eskolako irakaslea da.

Bertso eskolan, besrtsoak egiteaz gain, ere beste gauza batzuk ikasten dira.Bertso zaharrak ikasten, doinuak lantzen, errimak, istoriak nola jarraitu... Izan ere, bertsoa elkarrizketa bat da eta istoria bat asmatu beharra dago. Azkenean, jolasteko hizkuntzarekin beste modu bat da.

Aretxabaletan eta Arrasaten bertsoak irakasten dute lehen eskuntzakoen eskola astelehenetan 18:00etan izaten da, DBHkoen eguaztenetan 16:30ean kultur etxean ematen da eta Aretxabaletan udaletxe zaharrean izaten da, eta Arrasaten Zerrajera.

Bertso -Eskolak urrian irekitzen da, astelehenean asten dira.Ihaz talde bakarra zeukaten, seigarren mailakoek aurten bertsoak egiten jarraitzen dute.Ikasturte honetan bosgarren mailakoek apuntatzen animatu dira. Bosgarren mailan sei ikasle daude, DBH -1ekoek hiru ikasle dira. Ohiana bosgarren mailako irakalsea da eta Haizea DBHkoen irakaslea da.

Apuntatu nahi baduzu posta hau da: Hankamotx@gmail.com.

Animatu zaitezte bertsoak egitera.


Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

miércoles, 29 de marzo de 2017

MARTXOAK 8

Martxoak 8 Emakumearen Nazio Arteko Eguna ospatzen da.

Egun hau ospatzeko Luis Ezeizakoek abesti bat abestu dute, paperez egindako esku handi bat sortu dute, hor, bakoitzak bere esku txikian lelo bat idatzi du, kafe kapsulekin emakumearen ikurra egin dute eta azkenik, pertsona bakoitzak 2 globo moreekin patio erdian kokatu ziren eta emakumearen ikurra egin zuten. Argazki batzuk atera zituzten.

Jaialdia 15:30ean hasi zen.

Ospakizun hau Luis Ezeizako ikasle, irakasle eta guraso batzuk egin zuten.







miércoles, 26 de octubre de 2016

KURTZEBARRIN HERBERETARRAK

Urriak 13  herberetarrak Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako DBH4ko ikasleekin egotera etorri ziren.

Urtero  bezala laugarren mailako elkartruke astea egin dute. Iaz bezala Cuijit herriko Merletcollege ikastetxeko ikasleak etorri dira, eta nola laugarren mailan aurten pertsona gehiegi dauden, Oss hiriko Maaslandcollege eskolako kideak ere etorri dira.


Larunbatean egin zieten ongi etorria, Aretxabaletako (Azbeko) geltokian. Eta igandean familia eguna egin zuten.


Astelehenean lehen hezkuntzako aretoan ongietorri ofiziala egin zieten, eta ondoren Lastur eta Mendaro inguruko irteera bat egin zuten. Asteartean "erdizka lauetan" dantza pausoak egin zituzten Aretxabaletako plazan. Asteazkenean surf ikastaroa egin zuten Sopelan, ondoren Guggenheim museoa bisitatu zuten eta ostegunean, Donostiara joan ziren egun pasa.

Argazki hau goienatik hartu dugu.