jueves, 12 de diciembre de 2024
martes, 23 de noviembre de 2021
84 URTEKO EMAKUME BAT DESAGERTU ETA HILDA AURKITU DUTE
84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, itxura denez desagertu egin zen Nafarroan, herrigunetik bi kilometrotara baso batean. Joan den ostegunean 12:15 aldera aurkitu dute. Bilaketa eremua zabaltzea erabaki zuten eta horri esker aurkitu dute hildakoa.
Emakumeak ez zuen osasun arazorik, itxura denez bere ohiko ibilbidea egitera irten zen. Normalean alabarekin paseatzen zuen baina alaba herrian ez zegoenez, bakarrik joan zen. Geroxeago alaba heldu zenean, ez zuen amaren berririk, orduan abixua eman zuen.
martes, 1 de enero de 2019
Nafarroaren itxiera
Bihar gau erditik aurrera Nafarroan ezingo da ez sartu eta ez atera. Egoeraren azterketa ostean gobernuko lehendakariak neurri gogorragoak jarriko dituztela dio. Murrizketa gehiago ezarriko dituzte Nafarroan eta jendeak arduraz jokatu behar duela diote.
Hamabost egun iraungo du egoera honek azaroaren 4ra arte. Ostalaritza ixteaz gain ordutegia mugatuko dute. Gaueko 21:00etarako itxitak egon beharko dute. Azkeneko egunetan 100.000 biztanleko 899 kutsatu antzeman dituzte, beraz hartutako neurriak beharrezkoak direla dio Nafarroako gobernuak.
Argazki hau berria-tik atera dugu

