Urtarrilaren 23an Eskoriatzako kultur etxean san blas opila egiteko ikastaroa egongo da. Otsailaren 3an san blas santuaren eguna denez, opilak egin nahi badituzu, 5 euro ordaindu beharko duzu.
Euskal Herriko leku askotan eztarria babesteko 9 egunetan bedeinkatutako kordel bat lepoan zintzilikatuta edukitzea ohitura dago. Ondoren, kordela kendu, erre eta eztarriko edozein infekzioz babestuko zaitu.