Mostrando entradas con la etiqueta makina. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta makina. Mostrar todas las entradas
jueves, 17 de enero de 2019
NORIA
MATERIALA:
-Kartoia ( asko eta handia )
-Egurrezko makilak
-Pintura akrilikoa
-Klipak
-Silikona beroa
TRESNAK:
-Kuterra
-Silikonazko pistola
-Arkatza
NOLA EGIN :
1. Lehenengo kartoia hartu eta bi borobil handi markatu, barruko aldetik beste bi borobil, gero kuter batekin moztu barruko aldetik eta kanpoko aldetik.
2.Ostean gurpilean zortzi zulo egin behar ditugu, zuloak egiteko makilak erabiltzeko aukera dugu.
3. Noriaren erdialdea apaintzeko 8 tira luze egin, gurpilaren diametroaren neurrikoak. Tira guztien erdian zulo bat egin ostean, tirak itsatsi zulo batetik beste zulorarte. Tira guztiekin berdina egin bi gurpiletan, elkar gurutzatuz .
4.Jarraian 8 makil hartu eta denak tamaina berdinean moztu, segidan hartu makiltxo bat eta gurpil baten zulotik beste gurpilaren zuloekin elkartu eta bi aldeetatik silikona beroarekin itsatsi, zulo guztietan berdina egin .
5. Geroago makil oso bat hartu eta tiran eginiko erdiko zuloetatik sartu .
6. Orain kartoi zati bat hartu eta zure noriarentzat oinarri karratu bat egin eta arkatz batekin lau eskinetan puntotxo batzuk markatu.
7.Orain egindako puntuetan silikona beroarekin makilak itsatsi hiruki bat osatuz( bi aldetan). Noriaren euskarriak izango dira .
8. Hori bukatu ondoren kartoi zati txiki bat hartu eta karratu txiki egin kuterra erabiliz, erdian zulo bat egin, zati berdinean zuloaren azpikaldean silikona beroarekin euskarrien puntak itsatsi.
9.Egin dugun guztia bukatu ondoren gurpilaren erdiko makila hartu eta egindako pieza txikien zuloetatik sartu.
10. Jarraian aulkiak egingo ditugu , 16 kartoi zati moztuko ditugu, bi zati hartu eta itsatsi silikona beroaz eserleku bat bezelakoa eginez. Zati guztiekin berdiana egin. Orain zintzilikatzeko beste 16 klip behar ditugu eta eserlekuaren bizkarraldean bi klip sartu eta makil batean zintzilikatu, pausu bera egin guztiekin .
11. Azkenik makil bat moztu eta itsatsi erdiko makilean manibela bat izango balitz ,nahi duzun bezela apaindu, margotu ...
Oharra : Kontuz ez erre silikona beroarekin.
miércoles, 16 de enero de 2019
PUTZUA
PUTZUA
Materiala: - Izozki makilak
- Makil finak
- Soka fina
- Apaintzeko perlak
- Alanbrea
- Silikonazko pistola
- Artaziak
Nola egin:
Hasteko, izozki makilekin 7,5cmko 10 makil moztu, hori egin ondoren silikona beroarekin borobil forman pegatu, jarraian izozki makil guztiak pegatu. Ondoren izozki makilekin oinarra egin. Hori egindakoan bi izozki makil hartu eta iskinatik ipini eta zulotxo bat egin, ondoren makil fina zulotxotik sartu eta soka lotu. Ostean alanbrearekin soka lotu eta izozki makilekin zati txikiak moztu eta kubo bat egin. Alanbrearekin kuboa pegatu eta izozki makilekin teilatua egin, azkenik gustoko duzen bezala apaindu, perla batzuk ipiniz adibidez.
Banku automatiko 2
BANKU AUTOMATIKOA
Materialak: Tresnak:
- Kartoizko kaxa luze bat - Artaziak
- Komuneko paper roiloa - Silikonazko pistola
- Koloretako pintura - Kuterra
- Pintzela -Txamponak
- Kreditu txartel bat
edo antzekoa
NOLA EGIN:
Hasteko kaxa luze bat hartu alde batetik moztu eta baita patilak ere.
Ondoren, kartoi zati bat moztu eta silikonazko pistolarekin erdian pegatu.
Jarraian, beste kartoi zati bat moztu eta erdian zulo bat egin zirkulu formakoa (papera sartzeko modukoa).
Gero, paper erroilo txiki bat zirkuluan sartu baina dena ez eta goi goian pegatu.
Ostean, lehen pegatu behar zen erdiko kartoi zatian apur bat gorago zirkulu txiki bat moztu txartela sartzeko.
Geroago, txanpona tubotik sartu, baita txartela ere, txanpona jausten bada ondo funtzinatzen duen seinale.
Ondoren, atzeko aldean bi atetxo egin eta moztu behar dituzu.
Gero, beste kartoi batean aldapa bat moztu eta jarri bi ateren artean (txanpona jausteko) eta pegatu.
Ondoren, beste kartoi bat moztu eta gorago jarri (teklak jartzeko da).
Jarraian, atzeko tapa jarri eta beste kartoi zati bat moztu eta beheko aldean pegatu.
Azkenik, makina nahi duzun kolorez margotu eta nahi baldin baduzu teklak jarri.
M&MSKO MAKINA
M&MSKO MAKINA
- Lakasitoak
- Kartoia (kapa bikoitza)
- M&M
- Kartulina
- Azetato papera
- Malgukiak
- Bambuzko makila
- Izozki makila
- Silikonazko pistola
- Guraizeak edo kuterra
NOLA EGIN
- Lehenengoz, kartoia 12x16cmko neurrian moztuko dugu eta 23x12cmkoa beste kartoia. Lehenengo pieza (12x16) alboan pegatu. Hori egin eta gero, 14,8cmko bi zati moztu kartoian atzekaldean bat itsatsi eta bestea aurrean. 23x12cmko beste zati bat moztu eta falta den alboan pegatu aurrekoa bezala. Ostean, 16x8cm eta 16x3,2cmko kartoizko zatiak egin eta gero 16x3,2ren alboetako piezaren artean pegatu eta bestea beheko aldean itsatsi. Hori "eskeletoa" izango da.
- Behin hori bukatuta, zati hauek moztu gurazieen laguntzaz: 7,4x1 (horrelako bi), 7,1x8,6cm (horrelako bi), 7,4x7,4 x2,5cm (horrelako beste bi,) 7,1x2,5cm (horrelako beste lau) 24x7,1cm(horrelako lau) eta azkenik 7,4x11cm (horrelako bi).
- Lehenengo, 11x7,4cmko zati bat erdian pegatuko dugu, ondoren 7,4x1 cm bi zati hartu eta izozki makilaz pegatu ditugu beheko zatian. Bata alde bateane ta bestea beste aldean.
- Ostean 2,4x7,1cmko zatibat moztu eta kapa bikoitza ikusten den tokian banbuko makiltxoak pegatu, hori tranpila izango da.
- Hau egin ondoren 7,1x5cm, 4x2,5x1cm ko piezatxoa tranpilaren gainean pegatu (tranpila bera ere itsatsi) ostean bambuzko makila malgukiarekin elkartu eta izozki makila dagoen aldean bambuzko makila eta malgukia itsatsi. 2,5x7,1cm pieza bambu makilan sartu (baina ezin da bambu makila ikusi),2,5x7,1cmko pieza berriro hartu eta izozki makil bat erdian pegatu, beste aldean berdina egin.
- Amaitzeko 14,8x3cmko zatia tranpilaren aurrean pegatu, 8,7x1cmko bi zati alboetan pegatu eta ranpa egin ahal izateko 8,6x7,1cmko bi zati moztu eta itsatsi. Azetato papera 14,8x8cmko neurrian moztu, itsatsi eta tapa bat ipini.
- Azkenik goxokiak sartu , eta kartulinarekin apaindu.
- Erabiltzen duen makina sinplea plano inklinatua da.
haize errota
HAIZE ERROTA
MATERIALA:
- Kableak
- Egurrezko oinarria (16cm x 8.5 cm)
- 24cm hodi
- Motor bat
- Disko bat( CD)
- 8,5cm x 8 cm-ko eguzki-plaka.
- 3 makiltxo (7cmko)
- Koloretako espraiak
- Soldagailua
- Zerra
- Silikonazko pistola.
- Metxeroa
- Kandela
NOLA EGIN:
- Egurrezko oinarria 8.5 cm-ko zabalera eta 16 cm-ko luzeran moztu zerraren laguntzaz.
- Ondoren 24cm-ko egurrezko hodi bat moztu.
- Kableak soldatu, konektore gorriak gorriarekin eta beltzak beltzarekin.
- Oinarrian hodia itsasi kola beroarekin.
- Ondoren, 7 cm-ko 3 makiltxoak oinarrian jarri eta silikonazko pistolarekin itsatsi.
- Azkenean, jarri plaka eta eskuz konektatu.
Gomendioak:
Heldu baten laguntza beharrezkoa da, soldagailua erabiltzeko.
Erabili metroa.
Kontuz zerrarekin.
lunes, 14 de enero de 2019
ESEKITAKO ZUBIA
ESEKITAKO ZUBIA
Materiala:
- Kartoia
- Haria
- Metala
- Edateko lastoak
- Pintura
- Silikona beroa
- Silikonazko pistola
- Pinturako brotxak
NOLA EGIN:
Lehenengo kartoizko bi kaxa hartu, moztu eta margotu oinarria egiteko. Kolore batez 2 kapa margotu eta lehortzen utzi. Ondoren, lau kartoi zatitu eta neurtu hankak egiteko. Margotu eta silikonarekin oinarrian pegatu. Ostean, beste kartoi zati batean errepidea izango balitz bezala margotu eta atzeko hankei pegatu. Kartoizko egitura eginda dagoenean, metal zati bat hartu eta atzeko bi hanken tartean jarri goiko aldean. Metala finkatu aurretik, soka zati bat hartu eta errepidearen alboetan zuloa egin eta soka lotu. Soka zatia metaletik pasatu eta lotu. Egitura gogortu behar da horretarako bi edateko lasto jarri aurreko hanken artean eta 1 atzeko hanken artean. Azkenik, beheko oinarria ura izango balitz bezala margotu urdinez. Bukatzeko apaindu.
Putzua 2
PUTZUA
- Izozki makilak
- Makil finak
- Haria
- Burdin haria
- Apaintzeko perla txikiak
Tresnak:
- Silikonazko pistola
- Artaziak
Nola egin:
Lehenengo 11 izozki makil 7,5cm-koak moztu behar dituzu, ondoren silikona beroarekin borobil forma bat eginez pegatu. Gero, 9 izozki makil 6,5cm-koak moztu eta borobilean pegatu besteen gainean, 2 hutsune parean utziz. Geroago 15cm-ko 2 izozki makillei erdia baino pixka bat gorago zulo bat egin behar diezu eta borobilaren bi hutsuneetan pegatu. Jarraian borobilari izozki makil batzuekin oinarria egin, hori egin ondoren makil fin bat 10cm-koa moztu behar da, beste bat 2,5cm-koa eta beste bat 1,5cm-koa. 2,5cm-ko makiltxoa 10cm-koari itsasi horizontalean eta berdina 1,5cm-koa 2,5cm-koarekin, azken pausoan egindakoa sartu zuloak dauzkaten makiletan, ondoren haria makil finean kiribildu. Putzuaren kuboa egiteko 6 izozki makil 3cm-ko luzeran moztu eta 1,4cm-ko zabaleran eta borobil forma baten bezala pegatu, gero lehen bezala oinarria egin kuboa amaitzeko burdin hariarekin heldulekua egin. Teilatua egiteko berriz, 2 makil fin 7,5cm-koak moztu eta 2 makil altuenetan pegatu, hori egin eta gero 8 izozki makil 4,5cm-koak moztu eta 7,5cm-ko 2 makil finei alboetan 4 pegatu, bukatzeko nahi baduzu perla txikiekin apaindu. Makina honek polea erabiltzen du.
BANKU AUTOMATIKOA 1
BANKU AUTOMATIKOA
Materialak: Tresnak:
-Kartoizko kaxa luzea -Artaziak
-Paper erroiloa -Silikonazko pistola
-Koloretako pinturak -Kuterra
-Pintzelak -Txanponak
-Kreditu txartel bat
NOLA EGIN
Hasteko kaxa luzea hartu eta alde batetik moztu eta patilak moztu. Ondoren, kartoi zati bat moztu eta silikonazko pistolarekin erdian pegatu. Jarraian, beste kartoi zati bat moztu eta erdian zulo bat zirkulu bat egin (paper erroiloa sartzeko modukoa) . Gero roilo txiki bat zuloan sartu baina dana ez, eta goian pegatu. Ostean, lehen pegatu dugun erdiko kartoi zatian zati fin bat apur bat gorao moztu (txartela sartzeko). Geroago, tubotik sartu eta txartela sartu, txanpona jausten bada ondo dago. Ondoren, atzekaldean bi atetxo egin eta moztu. Ostean, beste kartoi batean aldapa bat moztu eta bi ateren artean jarri eta pegatu (txanpona eror dadin). Ondoren beste kartoi zati bat moztu eta itasatsi(teklak jartzeko). Jarraian, atzeko tapa jarri eta beste kartoi zati bat moztu eta beheko aldean pegatu. Azkenik makina nahi duzun kolorez margotu, eta nahi baldin baduzu teklak jarri.
NORIA 1
NORIA
Materiala:
- 9 makil luze
- Kartoia
- Pintura
- Silikona beroa
- Arkatza
- Kuterra edo artaziak
- Brotxa
- Zeloa
NOLA EGIN
TXUTXE MAKINA
GOZOKI MAKINA
Materiala:
- Kartoia
- Izozkiaren makilak
- Bambu makila
- Azetato papela
- Malgukia
- Artaziak
- Kuterra
- Silikonazko pistola
NOLA EGIN
1. 16x12cm kartoi zatia hartu eta albo baten 23x12cmkoa pegatu.
2.Ondoren 23x14,8 cm zatia atzeko partean itsatsi.
3.Zati berdina aurrean jarri, zatien artean 4cmko tartea egon behar du.
4.Lehenengo pausoan bezala zatia beste aldean itsatsi.
5.Beheko partean 16x8 cmko zatia pegatu.
6.Hutsune bat geratuko da, bertan 16x3,2cmko kartoi zatia isatsi.
7.Hori egin eta gero 11x7,4 centimetroko kartoi zati bat moztu eta goiko partean erdian bertikalki pegatu.
8.Ondoren 7,4x1cmko zatiak alboetan pegatu.
9. Euren artean atzeko partean 2,4x7,1 cmko izozkiaren makil zati bat erdian jarri eta itsatsi.
10.Horren gainean U formakin 7,1x7,4 cmko neurria duen zatia pegatu.
11.Jarraian banbu makila eta jarri dugun izozki makila erdian itsatsi eta malgukia makilean sartu.
12.Gero kartoi zati bat hartu eta makila hutsunetik sartu.
13.Pauso berdinak beste aldean egin.
14.Hori bukatuta 8,6x7,1 cmko 2 kartoi zati moztu eta rampa bezala erabili.
15.Ondoren zereal kartoi zati bat tapa bezala erabili.
16.Bukatzeko azetato papera aurreko partean itsatsi.
OHARRAK:
10 urtetik aurrera egiteko modukoa.
Arriskuak: Silikonarekin erre zaitezke edo kuterrakin moztea, beraz kontuz bi tresna horiek erabiltzean.
miércoles, 19 de diciembre de 2018
ITURRIA COCACOLA
ITURRIA
Materiala:
- Pringles pote bat
- Lastotxoak
- Coca cola
- Coca cola boteila 1
- Kortxo bat
Tresnak:
- Zerra
- Kuterra
- Kola beroa
- Taladro bat
Nola egin:
Lehenengo Coca cola boteilaren muturra moztuko dugu, honen tapoia kendu eta kortxoa sartuko diogu. Kortxo honek taladroz egindako zulo bat izan behar du, bertatik lastotxo bat igarotzeko. Jarraian beste Coca cola tapoi batean taladro batekin bi zulo egingo ditugu, zulo horietako batetik lehen egindako pieza sartuko dugu eta bestetik lasto bat apur bat txikiagoa. Ondoren, bi zuloko tapoian kola beroa jarriko dugu. hori egin ostean, Pringels poteko aurreko aldea moztuko dugu edalontzia jartzeko, potean aurpegi bat dago eta bertan zulo bat egingo dugu tapoiaren tamainakoa mekanismoa ondo joateko. Jarraian potearen goiko taparen erdian zulo bat egingo dugu iskinatik eta mekanismoa sartzeko. Jarraian tapoia jarriko dugu eta Pringleseko aurpegian egin dugun zuloan tapoia kortxoarekin sartuko dugu. Pauso guztiak ondo egin badira lastotxo bat eukiko dugu goi aldean. Bukatzeko goiko tapoian kola beroa jarriko dugu pisua aguantatu dezan.
Oharrak: Helduen laguntza beharrezkoa da zenbait kasutan.
miércoles, 12 de diciembre de 2018
EDARI BANAGAILUA
EDARI BANAGAILUA
Materialak:
- 3 edateko lastotxo
- Coka Cola boteilaren 2 tapoi
- Coca Colaren roska
- Kartoia.
- Coca cola
- Silikonazko pistola
- Soldagailua
- Kuterra
1.Hasteko kartoi karratu bateko izkinatik 11cm markatu, hortik 10cmko beste marra bat egin eta horren goian tapoi bat markatu eta zulo horiek moztu.
2.Coca Cola botilaren goian dagoen roska hartu eta azpikaldean zelo jarri, erdian soldadorearekin zulo bat egin,1. zulotik pajita bat sartu eta pajitaren inguruan silikona jarri goian eta behean.
3.Coca Colaren tapoi bat hartu eta 2 zulo egin soldagailuarekin, tapoia pajitan sartu ondoren beste zulotik beste pajita bat sartu eta silikona eman, kanpora irtetzen den pajitan beste pajita bat sartu eta silikona eman.
4.Beste kartoi karratu baten alde batean silikona jarri eta silikona jarri duzun aldean kartoi bat jarri eta berdina beste 2 aldetan egin.
5.Azkenik roskako kanpoaldean eta roskan itsatsita dagoen dena lehengo kartoiko zuloan sartu, goiko zuloan tapoi gorria sartu ondoren kanpoaldeko roskan tapoi bat jarri. Azkenik beste Coca Cola bateko tapoia eta Coca Cola boteila betea goian jarri eta behean edalontzia.
viernes, 10 de marzo de 2017
DRONAK HEGAN
Bidasoa Hegaldi eskolak eta La Salle Berrospe ikastetxeak batera Jorge Ibargoyen eta Asier Elejosteren eskutik SMAAP simulatzailea sortu dute. Hori Irunen probatu dute eta eitb-ko "Hiri gorrian" programan jarri dute.
Parapente eta deltan hegalean ikasi nahi dutenek dron makina seguru hau erabili dezakete.
Ondoren, dronek egin ditzaketen aukera berriak aztertu dituzte. Adibidez, Aitor Ortiz Nafarroko ondarea dronekin grabatzen ari da Kolmenav proiekturako (hiri gorriko Euskal programaren proiektua) eta Antton Peña, bere enpresan, Flock izena duena, Londresen dago dronentzako ibilbide posiblea aztertzen.
Parapente eta deltan hegalean ikasi nahi dutenek dron makina seguru hau erabili dezakete.
Ondoren, dronek egin ditzaketen aukera berriak aztertu dituzte. Adibidez, Aitor Ortiz Nafarroko ondarea dronekin grabatzen ari da Kolmenav proiekturako (hiri gorriko Euskal programaren proiektua) eta Antton Peña, bere enpresan, Flock izena duena, Londresen dago dronentzako ibilbide posiblea aztertzen.
Argazki hau paragliding.rocktheoutdoor.com-etik hartu dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

