martes, 10 de marzo de 2020

Matxitxakon eta Urduñan haize boladak

Martxoaren 2an, astelehenean, Matxitxakon eta Urduñan aldaketa klimatikoarengatik, haize bolada handiak egon ziren. Herri askotan abisu horia zegoen.

Matxitxakon 4-5 metroko olatuak egon ziren eta Urduñan haizeak hasieran mendebaldetik jo zuen eta ipar-mendebaldean nagusitu zuen egunaren bigarren partean, 122,8 km/h-ko haizea neurtu zuten. Elurra 900-800 metrotara egin zuen, orokorrean tenperatura ez zen hain baxua izan baina Matxitxako eta Urduñan bai baxuak izan zirela.


                                                     Argazki hau eitb-tik  hartuta dago.

Gipuzkoako derbia bertan behera

Zaldibarko zabortegiko sutearen ondorioz, Eibarren eta Realaren arteko Gipuzkoako derbia ez dute otsailaren 16an, igandean, jokatuko. Partidu hau Ipuruan jokatu behar zen, Eibarren.

Sailburuordeak aholku batzuk eman ditu: etxebizitzak ez aireatzea, leihoak ixtea,  batez ere gauean tenperaturaren inbertsioa gertatzen denean, baita aire librean kirola ez egitea ere. Martxoaren 10an jokatuko da partidua 20:00etan Ipuruan.

Zer gertatuko ote da partiduan? Zein uste duzue irabaziko duela?

 Irudi hau 20minutos-etik atera dugu.

Tornadoa Habanan (Kuba)

2019ko urtarrilaren 28an tornado bat egon zen Habanan (Kuba), egun horretan 4 pertsona hil eta 195 zauritu ziren eta tornadoak 11,5 kilometro zeharkatu zuen.


Tornadoaren indarra F4 mailan kokatuta zegoen eta uholde txikiak sortu ziren. Bere haize-boladak 300km/h-ra ailegatu ziren eta gutxienez 1238 etxebizitza kaltetu ziren.


Fujita-Pearson eskalan F0-k tornado txikia esan nahi du eta F5, handiena dena, tornado oso handia eta arriskutsua dela.


Tornadoak kalteak utzi dituen guneetan izan da Diaz-Canel. Argazkia: @DiazCanelB
 Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

viernes, 6 de marzo de 2020

EDER ESKORIATZARRA HIL DA MOTO ISTRIPUAN

Pasa den astean otsailaren 14an, ostiralean, A 3002 errepidean Uribarriko Gamboako urtegian moto istripuan hil zen Eder Pagaldai 29 urteko eskoriatzarra.

Eder oso maitatua zela argi geratu zen Eskoriatzako San Pedro elizan, errepidea moztu zutenean eta errepidea motorrez bete zituztenean azken agurra emateko. Jose Aranatik elizara motorrak jarri zituzten Pagaldairen zaletasun gustokoena azpimarratzeko asmoz.


Argazki hau goienatik hartu dugu.