jueves, 2 de marzo de 2023

ZUHAITZ LANDAKETA SINBOLIKOAK ESKORIATZAN ETA ARRASATEN


Zuhaitzak landatzeko pare bat ekitaldi egin dituzte Eskoriatzan eta Arrasaten. Arrasateko Musakola auzotik Etxezarretako eremura abiatu dira 20 bat lagun.

Eguraldiak lagundu ez duen harren, partaideek erakutsitako jarrera ikusita, aurrera egin dute. Herritarren artean naturak duen garrantziaz kontzientziatzea da halako ekimeen helburua. Haurrek paper garrantzitsua jokatzen dute; atxurra hartuz, zuloa eginez, kimua egokituz,...  ingurumenari ekarpena egiteaz gain dibertitu ere egin dira. 

Udalak 400 haritz txiki dauzka landartzeko prest baina lokatza zegoenez batzuk bakarrik landatu dituzte. Ale batzuk iaz jarritakoengatik ordezkatu dituzte, izan ere, udan beroa dela eta, sufritu egin dute zuhaixkek eta hainbat ihartu egin dira. 



                                                      Argazki hau Goiena-tik hartu dugu

                                           




martes, 28 de febrero de 2023

ERREKAK BIZI AUZOLANEAN

Arrasate eta Bergara artean, 280 pertsonek 7,5 tona zabor atera zituzten zortzi erreketatik; 820 kilo txatarra, litxarreria poltsak, erabilera bakarreko plastikoak eta tabernetako terrazako zakarra.


Auzonalaren helburua "natura zaintzea, elkar ezagutzea eta natura zaintzearen arduraz kontzientziatzea" dela adierazi dute. Herritarei eskatu diete zabor ontziak erabili, zentzuz kontsumitu eta establezimenduetan zabor gutxiago sortzeko neurriak hartzeko. Udalei, bestalde, erreka sakonago garbitzeko, estalitako erreka zatiak bistaratzeko, landare inbaditzaileen kontrola eramateko eta ibaira zaborra ez jausteko sareak jartzeko eskatu diete. 


 Argazki hau Goiena-tik hartu dugu.

lunes, 27 de febrero de 2023

ESKORIATZA PROIEKTUA

Kiroldegian, Luis Ezeiza ikastetxean eta beste  eraikin publiko batzuetan geotermia sistema eta berrokuntza sare berria instalatzeko proiektua ezarri nahi du Eskoriatzako Udalak, hiru helbururekin: lehenik eta behin, jasangarriak ez diren  energia-iturriekiko mendekotasuna murriztea. Bigarrenik, eraikin horietatik zerbitzuaren erosotasuna eta kalitatea handitzea eta azkenik, gure energia-faktura murriztea. Horri  esker, beste proiektu batzuetara bideratu ahal izango dira baliabideak. Luis Ezeiza ingurua berrurbanizatu egin nahi dute, ibaiaren pasealekua konpondu egingo da, udal pilotalekua berritu, musika eskola berria egin instalazio duinekin eta Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerileku berria egin. 


                                         Argazki hau goiena-tik hartu dugu



lunes, 30 de enero de 2023

ENBORRA

Gatzagako euskaraldia batzordeak gaztainondo-enborra izendatu du euskaraldiaren lekuko. Bertan jarri duten mezua "Ez deila igartu berbia" da.

Enborra gatz museotik gertu dago. Gatz bidea egiten duten guztiek euskaraz hitz egiteko garaia dela aldarrikatuz. Gatz bidea ere, euskaraz lasai aritzeko gune bihurtu du.


Argazki hau goiena-tik atera dugu.

jueves, 22 de diciembre de 2022

ESKORIATZAKO KENPOKO TALDEAK BEDERATZI DOMINA IRABAZI DITUZTE


Eskoriatzako Atama kenpoko borrokalariek, Guadalajaran ozpatu den kenpoko txapelketan, domina bat lortu dute, eta orain guztira bederatzi domina dituzte hiru modalitatetan; urrezko lau domina, zilarrezko beste lau, eta brontzezko bat.

Espainiako Kenpoko kopa txapelketan, Atama Eskoriatza Taldeko zenbait borrokalari bertan aritu dira, Rafa Carriet entrenatzailearen gidaritzapean.



                   Argazki hau GOIENAtik hartu dugu.

martes, 20 de diciembre de 2022

LUIS EZEIZA ETA EUSKARALDIA

Aurreko azaroaren 24an,  Eskoriatzako herriko plazan jarri zuten karpan bildu ginen Luis Ezeiza eskolako ikasle guztiak euskaraldia ozpatzeko asmoarekin.

Photocall-a egin genuen, mozorrotu egin ginen, argazkiak atera genituen eta euskaraldiko abestia abestu eta dantzatu genuen. 

Abenduaren 2an, Luis Ezeizako patioan, arratsaldeko hiruretan,  dantza ezberdinak dantzatu genituen  euskararen eguna ozpatzeko eta Koldotxo guraso elkarteak, eskolako portxean, txokolatea banatu zuen ikasle guztientzat. Primeran pasatu genuen!!!



                                               argazki hau goiena-tik artu dugu

lunes, 7 de noviembre de 2022

LUDOTEKAKO FESTA


Eskoriatzako Tortolis ludoteka, 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da.Tortolis ludotekaren helburua, haurrek jokoetan parte hartzea, eta jokoen bidez euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea da.

Joan den  irailaren 28an, herriko haurrak eta beraien gurasoak gonbidatu zituzten ludoteka ezagutzera emateko helburuarekin.

Ekintza ugari egin zituzten haurrek ondo pasatzeko: Slime tailerra, karaokea, trebetasun jolasak, eta  Gaba Baltzarekin lotutako tailerrak.



Argazki hau goiena-tik hartu dugu.