Argazki hau GOIENAtik hartu dugu.
jueves, 22 de diciembre de 2022
ESKORIATZAKO KENPOKO TALDEAK BEDERATZI DOMINA IRABAZI DITUZTE
martes, 20 de diciembre de 2022
LUIS EZEIZA ETA EUSKARALDIA
Aurreko azaroaren 24an, Eskoriatzako herriko plazan jarri zuten karpan bildu ginen Luis Ezeiza eskolako ikasle guztiak euskaraldia ozpatzeko asmoarekin.
Photocall-a egin genuen, mozorrotu egin ginen, argazkiak atera genituen eta euskaraldiko abestia abestu eta dantzatu genuen.
Abenduaren 2an, Luis Ezeizako patioan, arratsaldeko hiruretan, dantza ezberdinak dantzatu genituen euskararen eguna ozpatzeko eta Koldotxo guraso elkarteak, eskolako portxean, txokolatea banatu zuen ikasle guztientzat. Primeran pasatu genuen!!!
lunes, 7 de noviembre de 2022
LUDOTEKAKO FESTA
jueves, 3 de noviembre de 2022
ESKORIATZAN ARRAPALA JARTZEN ARI DIRA
Intxaurtxueta plazatik Intxaurtxueta kaleko hogeigarren portaleraino irisgarritasuna hobetzeko arrapala jarriko dute. Obra honen kostua 99.000 eurokoa izango da. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko asmoz, lanak hasi zituzten duela gutxi. Lan hauen helburu nagusia irisgarritasuna erraztea da.
Eskailerak albo batean joango dira eta erdian, berriz, arrapala jarriko dute. Manuel Muñoz kiroldegi alboan eginda dugun pasoaren modu berean egingo da.
Proiektuaren baldintza bat irisgarritasun legeak betetzea zen, eta beraz, %4 eta %6ko inklinazioa izango du arrapalak. Pasabide horretan eskailerek gune osoa betetzen zuten.
jueves, 27 de octubre de 2022
EKKO PROIEKTUA
EKKO (Eskola, Komunitatea, Kirola, Osasuna) proiektua, Aretxabaleta eta Eskoriatza herrien artean partekatutako ekimena da. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin eta haien familiekin landuko da ikasturte honetan.
Prebentzio-programa hau, DBHko gazteen artean antzemandako arriskuak bideratzeko zailtasunei aurre egiteko jarri da martxan. Trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, erabakiak hartzeko moduak eta pertsonen arteko harremanak landuko dira bertan.
Luis Ezeiza eskolan, urriaren 25ean hasi ginen programarekin, eta 20 saio izango ditugu guztira proiektua gauzatzeko.
AGUR VALVERDERI
Alejandro Valverde erretiratu egin da. Espainiako txirrindulari hoberenetarikoa izan da, eta 42 urterekin bizikleta eseki du.
2002an hasi zuen bere ibilbidea, duela 20 urte. 2012tik Movistar taldean egon da. Beste hainbat taldetan egon da baita ere. Kelmerekin debutatu zuen eta Caisse d'Esparganerekin korritu du.
Movistarrekin espainako buelta eta munduko kanpeonatoa irabazi ditu. Beste hainbat txapelketetan ere lehena geratu da; Lieja Bastoña 4 aldiz irabazi du (2006, 2008, 2015, 2017), Fleche Valona 5 aldiz (2006, 2014, 2015, 2016, 2017) ,eta txirrindularitzaren nazioarteko batasunean 4 aldiz geratu da lehena ( 2006, 2008, 2014, 2015).
Italian, Lonbardian, korritu zuen azkenengo karrera, 19km falta zirenean Valverdek ezin izan zion segi lehenari, eta 6. postuan bukatu zuen.
'
lunes, 6 de junio de 2022
ESKORIATZAKO 1. RALLYSPRINTA
Uztailaren 16an Eskomotor taldeak 1.edizioko rallysprinta antolatu du.
Lehen, normalean 3 manga egoten ziren baina orain 4 dira, hauek desberdinak izango dira bide berdinetatik 2 alde batera eta 2 bestera. Auzo hauetatik pasatuko dira: namaste belar dendatik gora, depositu zaharra eta Aitxorrotxeko bidea. Elizate batzuetatik ere bai: Bolibar, Lete eta Mendiola.
Bi mangen artean kotxeak ikusteko aukera egongo da eta eskomotor taldeak dirua lortzeko kamiseta batzuk salduko ditu.

