jueves, 27 de octubre de 2022

EKKO PROIEKTUA

EKKO (Eskola, Komunitatea, Kirola, Osasuna) proiektua, Aretxabaleta eta Eskoriatza herrien artean partekatutako ekimena da. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleekin eta haien familiekin landuko da ikasturte honetan. 

Prebentzio-programa hau, DBHko gazteen artean antzemandako arriskuak bideratzeko zailtasunei aurre egiteko jarri da martxan. Trebetasun sozialak, autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, erabakiak hartzeko moduak eta pertsonen arteko harremanak landuko dira bertan.

Luis Ezeiza eskolan, urriaren 25ean hasi ginen programarekin, eta 20 saio izango ditugu guztira proiektua gauzatzeko.

                                        

                                                        
                                               Argazki hau goiena-tik artu dugu.


    


AGUR VALVERDERI

Alejandro Valverde erretiratu egin da. Espainiako txirrindulari hoberenetarikoa izan da, eta 42 urterekin bizikleta eseki du.

2002an hasi zuen bere ibilbidea, duela 20 urte. 2012tik Movistar taldean egon da. Beste hainbat taldetan egon da baita ere. Kelmerekin debutatu zuen eta Caisse d'Esparganerekin korritu du.

Movistarrekin espainako buelta eta munduko kanpeonatoa irabazi ditu. Beste hainbat txapelketetan ere lehena geratu da; Lieja Bastoña 4 aldiz irabazi du (2006, 2008, 2015, 2017), Fleche Valona 5 aldiz (2006, 2014, 2015, 2016, 2017) ,eta txirrindularitzaren nazioarteko batasunean 4 aldiz geratu da lehena  ( 2006, 2008, 2014, 2015).

Italian, Lonbardian, korritu zuen azkenengo karrera, 19km falta  zirenean Valverdek ezin izan zion segi lehenari, eta 6. postuan bukatu zuen.



Argazki hau diario vasco-tik hartu dugu.


'

lunes, 6 de junio de 2022

ESKORIATZAKO 1. RALLYSPRINTA

Uztailaren 16an Eskomotor taldeak 1.edizioko rallysprinta antolatu du.

Lehen, normalean 3 manga egoten ziren baina orain 4 dira, hauek desberdinak izango dira bide berdinetatik 2 alde batera eta 2 bestera. Auzo hauetatik pasatuko dira: namaste belar dendatik gora, depositu zaharra eta Aitxorrotxeko bidea. Elizate batzuetatik ere bai: Bolibar, Lete eta Mendiola.

Bi mangen artean kotxeak ikusteko aukera egongo da eta eskomotor taldeak dirua lortzeko kamiseta batzuk salduko ditu.                               

Argazki hau goienatik hartu dugu.

martes, 24 de mayo de 2022

ESKORIATZAKO ASMAKIZUNAK


Eskoriatzako Tortolis ludotekak asmakizun lehiaketa bat antolatu du. Bere 2.edizioa da eta maiatzaren 5ean hasi zen. 1.edizioarekin konparatuta, honetan Eskoriatzako txokoak ezagutzeko aukera ematen dute.

Parte hartu nahi duenak telefono honetara deitu behar du: 688601374. Lau asmakizun egongo dira, astean behin bana egongo da lau astean zehar. Maiatzaren 13an hirugarren asmakizuna argitaratuko zuten eta oraindik beste bat gelditzen da. Asmakizun bakoitza Eskoriatzako txoko batekoa da eta tokiko argazkia bidali behar da.

Parte hartu duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek maiatzaren 31n, ludotekako jai egunean, aurtengo lehiaketan puntu gehien lortu dutenen artean saria zozketatuko da.

Argazki hau emojiterra-tik hartu dugu.



martes, 5 de abril de 2022

BOLIBARKO OZTOPOA

2022ko matxoaren 24an Bolibarko errepidean 2 zuhaitzek errepide gainean bidea oztopatu zuten.

Martitzenean izandako haizeteen ondorioz, 2 pinu erori ziren Bolibar elizatera doan herriko errepidean.

Errepidea oztopatzen zuten zuhaitzak kendu arte, auzokoek beste bide batetik pasa behar izan zuten.


Argazkia GOIENAtik hartu dugu. 

22.Korrika, Goienakoak lekukoarekin

2022ko martxoaren 29an Goienakoek korrikako km bat erosi zuten. Goienakoek erabaki dute lekukoa hiru pertsonek eramango dutela eta beraiek korrikan parte izateko oso urduri eta gogotsu daude. 

Lehenengo Goienakidea Maria Jesus Ibabe deitzen da, bigarrena Ane Irazabal eta hirugarrena David Garcia. Goienakoek erabaki zuten bazkideen gazteena, zaharrena eta bestea zozketaren bidez izango zela.

Ane oñatiarra da baina, aurten korrika ez da Oñatitik pasatuko. Oso emozionatuta eta ilusioz betea dago lekukoa eramango duelako.  Davidi  zozketa bidez tokatu zitzaion lekukoa eramatea. Bera ere oso pozik dago. Maria zain dago eguna noiz iritsi. Bera besteen moduan pozik, ilusioz betea eta emozionatuta dago.  

Argazki hau Goienatik hartu dugu.

BERGARAKO KIROL ELKARTEAREN JAIALDIA 😎

Ekainaren 11n Agorrosinen "Ekinez musika jaialdia" martxan egongo da.

Herrian jendea nahastuta ibili da Bergarako kirol elkarteak antolatzen duen "agur festa"rekin. Horregatik, elkarteko zuzendaritzak ohar baten bitartez azaldu du beraiek ez dutela antolatzen eta diru guztia ez dela beraientzat.
   

Argazki hau Goienatik hartu dugu.