martes, 5 de abril de 2022

BOLIBARKO OZTOPOA

2022ko matxoaren 24an Bolibarko errepidean 2 zuhaitzek errepide gainean bidea oztopatu zuten.

Martitzenean izandako haizeteen ondorioz, 2 pinu erori ziren Bolibar elizatera doan herriko errepidean.

Errepidea oztopatzen zuten zuhaitzak kendu arte, auzokoek beste bide batetik pasa behar izan zuten.


Argazkia GOIENAtik hartu dugu. 

22.Korrika, Goienakoak lekukoarekin

2022ko martxoaren 29an Goienakoek korrikako km bat erosi zuten. Goienakoek erabaki dute lekukoa hiru pertsonek eramango dutela eta beraiek korrikan parte izateko oso urduri eta gogotsu daude. 

Lehenengo Goienakidea Maria Jesus Ibabe deitzen da, bigarrena Ane Irazabal eta hirugarrena David Garcia. Goienakoek erabaki zuten bazkideen gazteena, zaharrena eta bestea zozketaren bidez izango zela.

Ane oñatiarra da baina, aurten korrika ez da Oñatitik pasatuko. Oso emozionatuta eta ilusioz betea dago lekukoa eramango duelako.  Davidi  zozketa bidez tokatu zitzaion lekukoa eramatea. Bera ere oso pozik dago. Maria zain dago eguna noiz iritsi. Bera besteen moduan pozik, ilusioz betea eta emozionatuta dago.  

Argazki hau Goienatik hartu dugu.

BERGARAKO KIROL ELKARTEAREN JAIALDIA 😎

Ekainaren 11n Agorrosinen "Ekinez musika jaialdia" martxan egongo da.

Herrian jendea nahastuta ibili da Bergarako kirol elkarteak antolatzen duen "agur festa"rekin. Horregatik, elkarteko zuzendaritzak ohar baten bitartez azaldu du beraiek ez dutela antolatzen eta diru guztia ez dela beraientzat.
   

Argazki hau Goienatik hartu dugu.

GIMNASIOKO MAKINAK

Gimnasioko makinak ondo erabiltzen jakitea oso inportantea da mina hartu ahal duzulako. 

Oñatin ikastaro bat egingo dute jendea ez lesionatzeko.

Argazki hau lagunak.org-etik hartu dugu.

FURGONETA ETA KOTXE BATEN ARTEKO ISTRIPUA

2022ko martxoaren 23an Arrasateko biderantz bi autok istripua izan zuten.

Suhiltzaileak oso azkar abiatu ziren istripura. Heldu zirenean, kotxe barruan gelditu zen pertsona atera zuten. Ez zen zauritu larririk egon. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin zuten baina handik lasterrera ezkerreko erraila ireki zuten.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

martes, 22 de marzo de 2022

ZIKLOTURISTAK GATZAGAKO AMA BIRJINARENGANA

 2022ko martxoko lehenengo domekan zikloturistak Gatzagako Dorletako Ama Birjinarengana joan ziren euren babesa eskatzeko.

Gasteizeko elkarte batetik 200 lagun joan ziren eta beste klubetatik hainbat, Deba Goienetik ere txirrindulari batzuk gerturatu ziren, adibidez, Bergarako talde batetik.

Argazki batzuk atera, gero lora sorta utzi eta azkenean, saldatxoa edan zuten. Bukatzeko, bergarakoak Bergarako Tartufo jatetxera jaitsi ziren hamaiketakoa egiteko eta kafea hartzeko.


Argazki hau wikipediatik hartu dugu.


miércoles, 16 de marzo de 2022

GATZAGAN KORRIKA BATZORDEA SORTU NAHI DUTE

Leintz Gatzagan korrika batzordea sortu nahi dute. Horretarako, otsailaren 11n 19:00ak aldera bilera bat egin zuten batzordeari buruz hitz egiteko, Labidea tabernan interesa zuen jendea joan zen bilerara.

Korrika Martxoaren 31n hasiko da Amurriotik eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean. Leintz Gatzagatik apirilaren 1ean pasatuko da eguerdi aldera 14:30ak bueltan.  Gatzagan antolatuko diren ekintzak proposatzeko, programatzeko, prestatzeko, egin beharreko lanak zerrendatzeko eta banatzeko egin zuten bilera.

Argazki hau goienatik hartu dut.