martes, 26 de octubre de 2021

ZEIN TALDEK IRABAZIKO DU?

2021eko urriaren 17an Mondragon Unibertsitateak eta Mekacalzados Ardoik saskibaloiko partidu bat jokatu zuten.

Hasieran, Mondragon Unibertsitatea txarto hasi zen, beste taldea 5 puntu gehiagorekin zihoalako (34-39).  Baina ez zuten amore eman. Bigarren zatian Mondragon  Unibertsitateak aurre egiten  jakin izan zuen eta bukaeran, 51 puntura berdintzea lortu zuten. Beraien ahaleginari esker, azkenean Mondragon Unibertsitateak irabazi zuen (77-73).

Argazki hau mondraberritik atera dugu.

SUTE BATEK 82 PERTSONA HIL DITU OSPITALE BATEAN

2021eko apirilaren 25ean Bagdadeko  Al-khatib ospitalean sute bat egon zen, 82 pertsona hil eta 110 zauritu ziren.

Dirudienez, oxigeno botilek eztanda egin zuten covid-19 pazienteentzako ospitalean. Batzuk solairu garaienetatik salto egin zuten sugarretatik ihes egiteko. Osasun ministerioak 200  pertsona baino gehiago atera zirela esan du baina  hildakoen kopurua igo dezakeela pentsatu dute pertsona batzuk oso larri daudelako.

Argazki hau EL PAISetik atera dugu.

lunes, 7 de junio de 2021

HAURRENTZAKO IPUIN KONTAKETA

Haurrentzako ipuin kontaketa egongo da ekainaren 4an 18:00etan Arrasateko liburutegian.

Ipun kontalaria Lur Korta izango da.

Ipun kontaketara joateko 3-4 urte bitartekoa izan behar da eta aurrez liburutegian izena eman behar da.

Argazki hau goiena tik hartu dugu.

TXAKUR ESKASA ETA JABE MADARIKATUA

Hau 2021eko apirilean Arrasaten gertatu zen. Txakurraren jabea bere txakurrari tratu txarrak egiten ari zitzaizkion.

41 urteko gizon bat ek bere txakurrari atzeko hankak apurtzen saiatu zen, baita uhal batekin urkatzen hasi zen. Txakurra dardarka eta garrasika hasi zenean jabeak muturra estali zion. Bizilagunek jakin izan  zutenean ertzaintzari deitu zioten eta ertzaintzak jabea atxilotu zuten. Txakurra Bergarako zentro batera eraman zuten.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

martes, 1 de junio de 2021

EMAKUME BAT HIL DUTE ARRASATEN

Herenegun, Arrasateko Aprendices kalean eraso matxista bat gertatu zen. Neska gizonezko batek hil egin zuen pertsona matxista zelako.

Poliziak aztertzen  egon eta gero, erasotzailea aurkitu zuten. Ez zuten atxilotu baina epailaren aurrean deklaratu beharko du.


Argazki hau mondraberri-tik hartu dugu.

HIP-HOP HEZIKETA PROFESIONALA


Hip-Hop saio bat egongo da Eskoriatzako pilotalekuan maiatzaren 30ean 17:00tatik 18:30era. Irakaslea Henrike De Souza izango da.

Izena emateko kultur etxera joan edo 943714688 telefonora deitu. Bestela, idatzi gazteria@eskoriatza.eus helbidera.

Maiatzaren 22rako antolatuta zegoen baina bertan-behera geratu zen.

Henrike De Souza "Break Dance" eta beste dantza motatako dantzaria da. Brasilen jaio zen baina hamar urterekin Euskal Herrira etorri zen. Azken urtetan profesional gisa aritu da.


Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

lunes, 31 de mayo de 2021

ZULO ARRISKUTSU BAT ITXI DUTE

Arrasateko Udala auzora oinez igotzen den bide zaharraren ondoan leize-zulo bat dago. 18 Metroko sakonera du  eta oinezko bidetik oso gertu dago. Zulo hau oinezkoentzat arriskutsua izan daitekeenez, ixtea erabaki zuten.

Lehenengo, Besaideko espeleologia taldeko partaideek leize-zuloaren informazioa lortu zuten.

Bigarren, Naturtzainda elkartearekin hitzegin eta animaliak sartzeko eta ateratzeko kaiola bat zuloekin jartzea erabaki zuten.

Bukatzeko, leize-zuloa dagoen lur eremuaren jabeari dena azaldu zioten eta kaiola jartzeko baimena eman zien. Orduan kaiola jarri eta orain ezin da inor jausi.

Argazki hau goiena-tik atera dugu.