miércoles, 7 de junio de 2017

BARÇAK KOPAKO FINALA IRABAZI DU

Kopako finala maiatzaren 27an izan zen, Madrilen, Vicente Calderonen (Atletico de Madrilen estadioan) hain zuzen ere. 21:30etan telecincon ikusi ahal izan zen.

Azkenengo emaitza 3-1 Barsaren alde izan zen. Messiren gol batek aurreratu zuen Barsa 30. minutuan baina Theok 32.  minutuan falta baten berdindu zuen partida.  Neymarrek 45. minutuan gol iztilutsu batekin berriro aurreratu zuenn Barsa eta Paco Alcacerrek 48. minutuan ipini zuen azken gola, 3-1.

Barsak kopa honekin 29.a du. Talde hau kopa gehien daukan kluba da; bigarren postuan Athletic dago 20 kopekin eta hirugarren postuan, Real Madrid 19 koparekin.

Barsako jokalari onena Messi izan zen gol batekin eta bi asistentziekin eta Alaveseko jokalari onena berriz, Theo gol batekin.  Partida osoko jokalari onena Messi izan zen.


Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

Leintz-Gatzagatik Bermeora ibilaldia

Maiatzaren 20an Leintz-Gatzagakoak Bermeora joan ziren, Leintz-Gatzagako 6 perstona, 5 ibiltzen eta bakarra bizikletan.

Durangon lehenengo geldialdia egin zuten eta Durangotik Gernikara bidean  Leintz-Gatzagako beste kide batzuk erreleboa hartu zieten baina bizikletan zihoana bidaia osoa egin zuen.

Bidaia goizeko 7:00etan hasi zen Bermeorako ibilaldian eta gaueko 20:00etan heldu ziren. Guztira 80 kilometro egin zuten Gatzagatarrek larunbatean.

Igandean arrain azokan parte hartu zuten, Bermeotarrek harrera oso polita egin zieten  Leintz-Gatzagakoei eta oso ondo pasa zuten.

Argazki hau goienatik hartu dugu.

miércoles, 31 de mayo de 2017

KIROL ELKARTEKO EGUNA, BIKAIN!

Aurten seniorrek antolatu dute eguna.

Goizean beteranoen partiduan 2 ekipo egin zituzten eta berdeek irabazi zuten. Plazan gynkana bat egon zen, ekipo mordoak  egon ziren parte hartzen: 14 urtetik beherakoetan Areskoko saskibaloi alevinen ekipoak irabazi zuen hau da Junek, Ilargik, Amaiurrek, Nailak, Maialenek eta  Eiderrek. 14 urtetik gorakoetan nagusien saskibaloi taldeak irabazi zuen.

Horren ondoren, tiro libreen lehiaketa egon zen, hiru adin mailarako: 14 urtetik berakoentzat, 14 urtetik gorakoentzat eta mixtoa. Irabazleak hauek izan ziren: Naila eta Amaiur Izazmendi, nagusietatik bi mutil eta mixtoan Maria eta Maite.

 Bukatzeko Barsa VS Alavesen partidua bota zuten plazan pantaila handian.



                                                Argazki hau goienatik hartu dugu

lunes, 29 de mayo de 2017

ZAZPI URTEKO SEGALARIA!

Zaldibiko sega lehiaketan aritu zen Harri segalari gaztea.  Oso ondo egiten du segan  eta interneten bideo arrakastatsua dago.

Bideo hori sare sozialeta bolo-bolo dabil eta facebooken ere bai. Harriren gurasoak  segalari txapeldunak dira.

Aitaren esanetan, ondo egiten du nahiz eta askotan ez den  aritzen. Harri  ez da geldirik egoten.

Ez dakigu segan jarraituko duen  baina jakitea ondo etorriko zaio.

Argazki hau eitb-etik atera dugu.

MILAKA OLAGARRO JAIO DIRA


Donostiako aquariumean olagarroak jaio dira. Hau gertatzen den lehenengo aquiariuma da. Ateak ireki eta espezie asko ikusteko aukera dago bertan. Milaka olagarro jaioberri ere ikusteko aukera izango duzue.


Oso zaila da aquarium batean olagarroak jaiotzea.


Olagarro emeak haitzulo batean jartzen ditu arrautzak, 170.000 izatera iritsdaitezkeenak eta hiru hilabete mugitu gabe eta jan gabe egon da. Olagarro txikiak jaiotzean ama hil egiten da. 

Argazki hau eitb-etik hartuta dago.

viernes, 26 de mayo de 2017

BERTAN DAGO KIROL ELKARTEKO EGUNA


Urtero bezala maiatzaren 27an Kirol Elkarteko eguna ospatuko da. Egun handia izango da eta legez egitarau zabala prestatuko dute antolatzaileek. Egun osoan Kirola izango da protagonista, Motor zaleen topaketa eta Super-Eskolote zozketa egongo da.

Urtero moduan herri bazkaria egongo da, eta paella erraldoi bat egingo dute.

Eguna asteko Manuel Muñoz kiroldegian 9:00etan atezainen erronka egongo da, eta ostean, beteranoek saskibaloi partidua jokatuko dute. Plazan umeentzako ekintzak egingo dira. Gero patata-tortila lehiaketa egongo da, eta 12:00ak baino lehenago eraman beharko da tortila plazara. Irabazleari 13:00etan emango diote saria.

                                              Argazki hau goienatik hartu dugu.