miércoles, 31 de mayo de 2017

KIROL ELKARTEKO EGUNA, BIKAIN!

Aurten seniorrek antolatu dute eguna.

Goizean beteranoen partiduan 2 ekipo egin zituzten eta berdeek irabazi zuten. Plazan gynkana bat egon zen, ekipo mordoak  egon ziren parte hartzen: 14 urtetik beherakoetan Areskoko saskibaloi alevinen ekipoak irabazi zuen hau da Junek, Ilargik, Amaiurrek, Nailak, Maialenek eta  Eiderrek. 14 urtetik gorakoetan nagusien saskibaloi taldeak irabazi zuen.

Horren ondoren, tiro libreen lehiaketa egon zen, hiru adin mailarako: 14 urtetik berakoentzat, 14 urtetik gorakoentzat eta mixtoa. Irabazleak hauek izan ziren: Naila eta Amaiur Izazmendi, nagusietatik bi mutil eta mixtoan Maria eta Maite.

 Bukatzeko Barsa VS Alavesen partidua bota zuten plazan pantaila handian.



                                                Argazki hau goienatik hartu dugu

lunes, 29 de mayo de 2017

ZAZPI URTEKO SEGALARIA!

Zaldibiko sega lehiaketan aritu zen Harri segalari gaztea.  Oso ondo egiten du segan  eta interneten bideo arrakastatsua dago.

Bideo hori sare sozialeta bolo-bolo dabil eta facebooken ere bai. Harriren gurasoak  segalari txapeldunak dira.

Aitaren esanetan, ondo egiten du nahiz eta askotan ez den  aritzen. Harri  ez da geldirik egoten.

Ez dakigu segan jarraituko duen  baina jakitea ondo etorriko zaio.

Argazki hau eitb-etik atera dugu.

MILAKA OLAGARRO JAIO DIRA


Donostiako aquariumean olagarroak jaio dira. Hau gertatzen den lehenengo aquiariuma da. Ateak ireki eta espezie asko ikusteko aukera dago bertan. Milaka olagarro jaioberri ere ikusteko aukera izango duzue.


Oso zaila da aquarium batean olagarroak jaiotzea.


Olagarro emeak haitzulo batean jartzen ditu arrautzak, 170.000 izatera iritsdaitezkeenak eta hiru hilabete mugitu gabe eta jan gabe egon da. Olagarro txikiak jaiotzean ama hil egiten da. 

Argazki hau eitb-etik hartuta dago.

viernes, 26 de mayo de 2017

BERTAN DAGO KIROL ELKARTEKO EGUNA


Urtero bezala maiatzaren 27an Kirol Elkarteko eguna ospatuko da. Egun handia izango da eta legez egitarau zabala prestatuko dute antolatzaileek. Egun osoan Kirola izango da protagonista, Motor zaleen topaketa eta Super-Eskolote zozketa egongo da.

Urtero moduan herri bazkaria egongo da, eta paella erraldoi bat egingo dute.

Eguna asteko Manuel Muñoz kiroldegian 9:00etan atezainen erronka egongo da, eta ostean, beteranoek saskibaloi partidua jokatuko dute. Plazan umeentzako ekintzak egingo dira. Gero patata-tortila lehiaketa egongo da, eta 12:00ak baino lehenago eraman beharko da tortila plazara. Irabazleari 13:00etan emango diote saria.

                                              Argazki hau goienatik hartu dugu.

MARIA MURGOITIO HIL DA

Maria Murgoitio presoen alde lana egin zuen. Bere semea Espainiako eta Frantziako kartzeletan egon zen, horregatik bera bisitatzera joaten zen eta ezaguna egin zen.

Maria 2017ko maiatzaren 17an hil zen 92 urte zituela, bihotzeko bat eman ziolako.

Hileta 2017ko maiatzaren 18an izan zen eta azkenengo agure polit polit bat bertan egin zioten.



 Argazki hau goiena.eus-etik hartu dugu.

MOZKORTURIK UDALTZAINGOEN APARKALEKURA

Iruñean mozkorturik zegoen girari batek udaltzaingoen aparkalekuan aparkatu zuen.

Udaltzaingoek uste zuten beste udaltzain batzuk zirela, baina aparkatzeko zailtasunak zituela ikustean kotxera hurbildu egin ziren.

Orduan, udaltzaingoak alkoholemia proba egiten saiatu ziren baina gidariak ez zien utzi, horregatik kotxean bertan atxilotu zuten gidaria, kotxean bakarrik zihoan eta.

Gidariari  hiru delitu lepoaratu dizkiote: alkoholaren eraginpean gidatzea, alkoholemia proba egin nahi ez izatea eta gidabaimena erretiratuta izatea.

 
Argazki hau eitb-tik hartu dugu.

miércoles, 24 de mayo de 2017

HI, SELPHIE LEHIAKETA

"Instant1"ean kanpaina barruko "Hi, selphie!" Gipuzkoa mailako lehiaketa da eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago.

Hainbat udalek eta gaztelekuk martxan jarri dute eta gazteengana teknologiaren erabilera sanoa sustatzeko helburua du.

Parte hartzaileek zapatuan, apirilaren 29an,  Instagram aplikazio erabilita erronka ezberdinei aurre egin behar zieten. Lehiaketa 17:30ean hasi zen eta argazki gymkana bat antolatu zuten. Horretarako taldeetan banatuta zeuden. Herriko txoko bateko elementu bat aurkitu eta selphie bitxiak atera behar zituzten.

Orain arte, nerabeek sare sozialen gaineko formazio saioa izan zuten.

Gipuzkoa mailan dagoen "Hi, selphie!" lehiaketa  Eskoriatzarrentzat harrigarria izan zen.

Argazki hau /goiena.eus/eskoriatza/-tik hartuta dago.