lunes, 17 de abril de 2023
ARESKO EMAKUMEEN MARTXA
jueves, 2 de marzo de 2023
ZUHAITZ LANDAKETA SINBOLIKOAK ESKORIATZAN ETA ARRASATEN
Zuhaitzak landatzeko pare bat ekitaldi egin dituzte Eskoriatzan eta Arrasaten. Arrasateko Musakola auzotik Etxezarretako eremura abiatu dira 20 bat lagun.
Eguraldiak lagundu ez duen harren, partaideek erakutsitako jarrera ikusita, aurrera egin dute. Herritarren artean naturak duen garrantziaz kontzientziatzea da halako ekimeen helburua. Haurrek paper garrantzitsua jokatzen dute; atxurra hartuz, zuloa eginez, kimua egokituz,... ingurumenari ekarpena egiteaz gain dibertitu ere egin dira.
Udalak 400 haritz txiki dauzka landartzeko prest baina lokatza zegoenez batzuk bakarrik landatu dituzte. Ale batzuk iaz jarritakoengatik ordezkatu dituzte, izan ere, udan beroa dela eta, sufritu egin dute zuhaixkek eta hainbat ihartu egin dira.
Argazki hau Goiena-tik hartu dugu
martes, 28 de febrero de 2023
ERREKAK BIZI AUZOLANEAN
Arrasate eta Bergara artean, 280 pertsonek 7,5 tona zabor atera zituzten zortzi erreketatik; 820 kilo txatarra, litxarreria poltsak, erabilera bakarreko plastikoak eta tabernetako terrazako zakarra.
lunes, 27 de febrero de 2023
ESKORIATZA PROIEKTUA
Kiroldegian, Luis Ezeiza ikastetxean eta beste eraikin publiko batzuetan geotermia sistema eta berrokuntza sare berria instalatzeko proiektua ezarri nahi du Eskoriatzako Udalak, hiru helbururekin: lehenik eta behin, jasangarriak ez diren energia-iturriekiko mendekotasuna murriztea. Bigarrenik, eraikin horietatik zerbitzuaren erosotasuna eta kalitatea handitzea eta azkenik, gure energia-faktura murriztea. Horri esker, beste proiektu batzuetara bideratu ahal izango dira baliabideak. Luis Ezeiza ingurua berrurbanizatu egin nahi dute, ibaiaren pasealekua konpondu egingo da, udal pilotalekua berritu, musika eskola berria egin instalazio duinekin eta Manuel Muñoz kiroldegiko kanpoko igerileku berria egin.
Argazki hau goiena-tik hartu dugu
lunes, 30 de enero de 2023
ENBORRA
Gatzagako euskaraldia batzordeak gaztainondo-enborra izendatu du euskaraldiaren lekuko. Bertan jarri duten mezua "Ez deila igartu berbia" da.
Enborra gatz museotik gertu dago. Gatz bidea egiten duten guztiek euskaraz hitz egiteko garaia dela aldarrikatuz. Gatz bidea ere, euskaraz lasai aritzeko gune bihurtu du.
Argazki hau goiena-tik atera dugu.
jueves, 22 de diciembre de 2022
ESKORIATZAKO KENPOKO TALDEAK BEDERATZI DOMINA IRABAZI DITUZTE
Argazki hau GOIENAtik hartu dugu.
martes, 20 de diciembre de 2022
LUIS EZEIZA ETA EUSKARALDIA
Aurreko azaroaren 24an, Eskoriatzako herriko plazan jarri zuten karpan bildu ginen Luis Ezeiza eskolako ikasle guztiak euskaraldia ozpatzeko asmoarekin.
Photocall-a egin genuen, mozorrotu egin ginen, argazkiak atera genituen eta euskaraldiko abestia abestu eta dantzatu genuen.
Abenduaren 2an, Luis Ezeizako patioan, arratsaldeko hiruretan, dantza ezberdinak dantzatu genituen euskararen eguna ozpatzeko eta Koldotxo guraso elkarteak, eskolako portxean, txokolatea banatu zuen ikasle guztientzat. Primeran pasatu genuen!!!