martes, 22 de marzo de 2022

ZIKLOTURISTAK GATZAGAKO AMA BIRJINARENGANA

 2022ko martxoko lehenengo domekan zikloturistak Gatzagako Dorletako Ama Birjinarengana joan ziren euren babesa eskatzeko.

Gasteizeko elkarte batetik 200 lagun joan ziren eta beste klubetatik hainbat, Deba Goienetik ere txirrindulari batzuk gerturatu ziren, adibidez, Bergarako talde batetik.

Argazki batzuk atera, gero lora sorta utzi eta azkenean, saldatxoa edan zuten. Bukatzeko, bergarakoak Bergarako Tartufo jatetxera jaitsi ziren hamaiketakoa egiteko eta kafea hartzeko.


Argazki hau wikipediatik hartu dugu.


miércoles, 16 de marzo de 2022

GATZAGAN KORRIKA BATZORDEA SORTU NAHI DUTE

Leintz Gatzagan korrika batzordea sortu nahi dute. Horretarako, otsailaren 11n 19:00ak aldera bilera bat egin zuten batzordeari buruz hitz egiteko, Labidea tabernan interesa zuen jendea joan zen bilerara.

Korrika Martxoaren 31n hasiko da Amurriotik eta Donostian bukatuko da apirilaren 10ean. Leintz Gatzagatik apirilaren 1ean pasatuko da eguerdi aldera 14:30ak bueltan.  Gatzagan antolatuko diren ekintzak proposatzeko, programatzeko, prestatzeko, egin beharreko lanak zerrendatzeko eta banatzeko egin zuten bilera.

Argazki hau goienatik hartu dut.

43 URTE DITUEN GIDARI BAT ATXILOTU DUTE BERGARAKO ERREPIDEAN

Otsailaren 12an Bergarako errepidean 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ertzaintzak droga trafikoaren delitu batengatik.

Ertzaintzako agenteek errepideko kontrol batean auto bat gelditu ondoren, droga testa egin zioten gidariari eta positibo eman zuen. Autoa errebisatu ondoren, marihuana eta haxixa aurkitu zuten eta horren ondorioz,  atxilotu zuten. Kotxean lau mugikor eta 300 euro ere topatu zuten.

Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

lunes, 14 de febrero de 2022

Eskoriatzan kotxe bat erre dute

2021eko abenduaren 28an 6:20an Eskoriatzan kotxe bat eta bi edukiontzi kiskali zituzten.  Bidegorriaren aurrean izan zen.

Ez dakigu zelan gertatu zen baina hori bakarrik ezin zen, beraz, pertsona bat edo batzuk izan ziren. Agenteak gerturatu zirenean edukiontzien alboan aparkatuta zegoen kotxea sutan zegoen.

Suhiltzaileek itzali zuten eta kiskali zen ibilgailuaren ondoan zegoen bigarren autoa ez erretzea lortu zuten. Ez ziren hildakorik egon. Ajenteak lasaiago geratu ziren, baina gertuko pertsonak beldurtuta zeuden. Espero dugu berriz ez errepikatzea.

Bideo hau goienatik hartu dut.

ARRASATEKO ISTRIPU HANDIA

2021eko abenduaren 10ean, goizeko 11:00ak inguruan, Arrasaten istripu handi bat egon zen.

Bi astetan leku berean hiru istripu egon dira. Bi kotxek talka egin zuten eta kotxe bateko gidaria Debagoienako ospitalera eraman zuten. Lurrean gasolina orbanak geratu ziren. Suhiltzaileek eta garbiketako zerbitzuak bertatu ziren errepidea garbitzera. 

 

Argazki hau goienatik hartu dugu.

martes, 8 de febrero de 2022

BERGARAKO ATXINTXIKA TRIATLOI TALDEA GOGOTSU DAGO

Otsailaren 6an urteko batzarra egin zuten Bergarako Atxintxikako taldeko kideek, Bergarako Agorrosin igerilekuan. Adierazi dutenez, "gogotsu" daude guztiak denboraldia hasi eta lehiaketari ekiteko.

Patxi Torresek (Atxintxikako kidea) azaldu duenez, diru kontuez, arropa berriaz eta bestelako ohiko puntuez jardun zuten.  Bestetik argazki bat ere egin zuten eta zazpi kirolari horietako bi lehenengo aldiz taldeko argazkian agertu ziren. Pandemiaren ostean lehietara itzultzea espero dute.

Goienari Patxi Torresek azaldu zionez, "Bi urte hauek arraro samarrak izan dira; Kirolari batzuk apur bat deskonektatu egin dira. Espero dugu ohiko jardueretan indartsu bueltatzea". 

Argazki hau goienatik hartu dut.

Virginia Imazek clown teknikak irakatsiko ditu

2022ko otsailaren 18an, 19an eta 20an  Dokeren eskolan Virgina Imazek klown teknikak irakatsiko ditu.

Doke antzerki taldeak antolatu du hiru egunetako ikastaroa. Nahi baduzu, zure izena eman dezakezu telefono honetara deituta: 665 11 85 72 edo dokeikastaroak@gmail.com helbidera idatzi beharko duzu.

Virginia Imazek klown antzerki taldea sortu zuen 1979an. 9 urte beranduago Cirque du Soleil taldean parte hartzen hasi zen. 2017an emakume saria jaso zuen. Kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazoarena egiten du. Emakume eta gizonen berdintasuna falta ikustarazteko lanarengaitik saria jaso zuen.

Argazki hau goienatik hartu dugu.