lunes, 6 de diciembre de 2021
Hilda aurkitu dute 84 urteko emakume bat
KARATE TXAPELKETA
lunes, 29 de noviembre de 2021
AZAROKO LEHENENGO ASTEAN BAINO 22 KASU GEHIAGO ATZEMAN DIRA BIGARRENEAN
Antzuolan, Oñatin eta Aretxabaletan azaroko bigarren astean lehengo astean baino positibo gehiago egon dira.
71 kasu baieztatu zituzten eskualdean eta guztira 93 positibo daude. Arrasaten eta Bergaran erregistratu dira positibo gehienak, azaroko bi asteen arteko alderaketa eginda.
Intzidentziek gora egin dute, baina herri handiak ez daude 400etik gora.
martes, 23 de noviembre de 2021
LIZTOR BELTZ KANPAINA
MIKEL MERINO
Mikel Merinok indarrez ekingo dio Espainiako ligako etenaren osteko partida Donostian sarrera oso gogorra eraman zuen hankan eta lesionatu zen lesio oso larria izan zen.
Mikel Merinook esan du: "Ondo nago, min hartu nuenean zortea izan nuen."
2021eko azaroaren 9an lesionatu zen. Orain ondo dago eta gutxi falta da berriro futbolean jokatzeko.

Albiste hau berriatik hartu dut.
84 URTEKO EMAKUME BAT DESAGERTU ETA HILDA AURKITU DUTE
84 urteko emakume bat hilda aurkitu dute, itxura denez desagertu egin zen Nafarroan, herrigunetik bi kilometrotara baso batean. Joan den ostegunean 12:15 aldera aurkitu dute. Bilaketa eremua zabaltzea erabaki zuten eta horri esker aurkitu dute hildakoa.
Emakumeak ez zuen osasun arazorik, itxura denez bere ohiko ibilbidea egitera irten zen. Normalean alabarekin paseatzen zuen baina alaba herrian ez zegoenez, bakarrik joan zen. Geroxeago alaba heldu zenean, ez zuen amaren berririk, orduan abixua eman zuen.
viernes, 19 de noviembre de 2021
Arrasaten bertakoak dantzan
Bash taldeak zenbait urte daramatza aniztasun funtzionala duten pertsonekin lanean. Orain, Udalako Gazteria eta aniztazun sailekin batera hilean behin, larunbatetan bi orduko saioak burutuko dituzte 11:00etatik 13:00etara Etxaluzeko Axeri gelan.
Dinamika ezberdinen bidez sormena eta askatasuna bultzatzen dute musikaren laguntzaz. Mugimendua eta gorputz adierazpenak dira bakoitzaren beharrak eta nahiak errespetatuz eta jolasaren bidez ondo pasatzeko helburua.



