lunes, 15 de noviembre de 2021
URRIN TABERNAKO LAPURRETA
2021eko azaroaren 3an lapurreta bat egon da Arrasateko Urrin tabernan, goizeko 05:45ak aldera.
Tabernariak taberna irekitzerakoan, hiru pertsona kaputxadun ikusi ditu tabernako atean eta konturatu da leihoa erdi apurtuta zegoela. Orduan, hiru pertsona kaputxadunek korrika ihes egin dute.
martes, 9 de noviembre de 2021
AUTO BATEK EMAKUME BAT HARRAPATU DU ESKORIATZAN
Auto batek emakume bat harrapatu du Eskoriatzako San Pedro auzoan. Istripua goizeko 07:30ak aldera, Manuel Muñoz kiroldegitik gertu izan da.
Emakumea zaurituta Debagoieneko ospitalera eraman dute.
SKATE IKASTAROA
Urriaren 20an Eskoriatzako kiroldegian Skate ikastaro bat antolatu dute. Euria egiten badu, Olaetako frontoian izango da.
Saioan parte hartzeko bi euro ordaindu beharko dira. Izena emateko kiroldegira joan edo 943715328 telefono zenbakira deitu beharko duzu. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du.
| Argazki hau bogotavive.cometik atera dugu. |
APO ARRUNT IBERIARRA
Apo arrunt iberiarra Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi den animalia da.
Tamaina handikoa da, arrek 118mm eta emeek 180mm inguru neurtzen dituzte, laranjak eta gorrixkak dira.
Egunean ezkutatzen dira eta gauean intsektuak ehizatzera joaten dira, bere harrapakariak zikoina, mirua eta arrano txikiak dira.
| Argazki hau wikipediatik atera dugu |





