martes, 9 de noviembre de 2021

AUTO BATEK EMAKUME BAT HARRAPATU DU ESKORIATZAN

Auto batek emakume bat harrapatu du Eskoriatzako San Pedro auzoan. Istripua goizeko 07:30ak aldera, Manuel Muñoz kiroldegitik gertu izan da.

Emakumea zaurituta Debagoieneko ospitalera eraman dute.

                            
Argazki hau goienatik hartu dugu.

SKATE IKASTAROA

Urriaren 20an Eskoriatzako kiroldegian Skate ikastaro bat antolatu dute. Euria egiten badu, Olaetako frontoian izango da.

Saioan parte hartzeko  bi euro ordaindu beharko dira. Izena emateko kiroldegira joan edo 943715328 telefono zenbakira  deitu beharko duzu. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du.

Argazki hau bogotavive.cometik atera dugu.

                                        

APO ARRUNT IBERIARRA

Apo arrunt iberiarra Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi den animalia da.

Tamaina handikoa da, arrek 118mm eta emeek 180mm inguru neurtzen dituzte, laranjak eta gorrixkak dira.

Egunean ezkutatzen dira eta gauean intsektuak ehizatzera joaten dira, bere harrapakariak zikoina, mirua eta arrano txikiak dira.

Argazki hau wikipediatik atera dugu

lunes, 8 de noviembre de 2021

KOTXE ILARAK

Astelehenean 07:20an Barakaldon hiru kotxek txoke egin zuten.

Ondoren, bi erreiak itxi egin ziren N-637 errepidean eta A8an. Itxiera honek kotxe ilarak sortu zituen. 08:30ean Santurtzira arte heltzen ziren kotxe ilarak. Zortez ez da  inor  larri egon istripuan.

Argazki hau EITBtik hartuta dago.


martes, 2 de noviembre de 2021

KALTEAK ERAGINDAKO SUTE MISTERIOTSUA

Kalte izugarriak eragin dituen sute bat egon da Gasteiz ondoko herri batean. 

Langraiz Okako herrian Parisko Ituna kalean dagoen industria pabiloi batean sortu da sutea
03:40ean. Gurpilak biltzen ziren toki batean hasi da sua.

Kalte ekonomiko izugarriak egon dira. Zorionez ez da inor zauritu, suhiltzaileek dena kontrolpean eduki dutelako. 08:15ean oraindik lanean ari ziren. Oraindik ez dakite nola sortu den sua.

Argazki hau eitbtik hartu dugu.

martes, 26 de octubre de 2021

ZEIN TALDEK IRABAZIKO DU?

2021eko urriaren 17an Mondragon Unibertsitateak eta Mekacalzados Ardoik saskibaloiko partidu bat jokatu zuten.

Hasieran, Mondragon Unibertsitatea txarto hasi zen, beste taldea 5 puntu gehiagorekin zihoalako (34-39).  Baina ez zuten amore eman. Bigarren zatian Mondragon  Unibertsitateak aurre egiten  jakin izan zuen eta bukaeran, 51 puntura berdintzea lortu zuten. Beraien ahaleginari esker, azkenean Mondragon Unibertsitateak irabazi zuen (77-73).

Argazki hau mondraberritik atera dugu.

SUTE BATEK 82 PERTSONA HIL DITU OSPITALE BATEAN

2021eko apirilaren 25ean Bagdadeko  Al-khatib ospitalean sute bat egon zen, 82 pertsona hil eta 110 zauritu ziren.

Dirudienez, oxigeno botilek eztanda egin zuten covid-19 pazienteentzako ospitalean. Batzuk solairu garaienetatik salto egin zuten sugarretatik ihes egiteko. Osasun ministerioak 200  pertsona baino gehiago atera zirela esan du baina  hildakoen kopurua igo dezakeela pentsatu dute pertsona batzuk oso larri daudelako.

Argazki hau EL PAISetik atera dugu.