lunes, 1 de febrero de 2021

EN TOL SARMIENTO 303030 GAZTEAKO KONTZERTUA

En Tol Sarmiento taldearen kontzertua 2021eko urtarrilaren 30ean izango da Arabako leku sekretu batean, 19:00etan hasita. Gazte irratiakoek Gaztearen urteurrena ospatzeko antolatu duten 303030 ekimenaren hurrengo kontzertua larunbat honetan da.

Hauek osatzen dute En Tol Sarmiento taldea: Iñigo Etxe, Ruben Campi, Floren Nuela, Javier Lucas eta Ruben Terreros.

30 pertsonentzako sarrerak zozkatu  dituzte webean, irratian eta sare sozialetan. Hauek ikusi eta entzun ahal izango dute zuzenean, besteek aldiz Gaztea irratian zuzenean entzungo dute. Orain arteko emanaldietan Nogen, Gatibu eta Zetak taldeek parte hartu dute.

Argazki hau eitb-etik hartu dugu.

martes, 26 de enero de 2021

BAILARAN POSITIBOAK GEHITU EGIN DIRA

Bailaran 4.816 positibo eta 140 hildako izan dira; Arrasaten 69 hildako, Bergaran 34, Aretxabaletan 14, Oñatin 13, Eskoriatzan 6, Antzuolan 2 eta azkenik, 1 Aramaion eta 1 Elgetan.

Azken egunetan 10 positibo gehitu dira, orain 4.816 positibo daude eta positiboak gehituko dira.

Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Oñati dira itxi behar duten udalerriak, 5.000 baino biztanle gehiago dituztelako.

 
Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

viernes, 22 de enero de 2021

OÑATIN BONU GUZTIAK SALDU DIRA

Urriaren erdialdean Oñatiko udalak herriko kontsumoa suztatzeko eta ekonomia aurrera bultzatzeko bonu batzuk atera zituen. 

110.000€ bideratu zituen udalak bonuen ekimenera, eta denak salduta, 550.000€ diru mugimendua sortu dute herriko komertziotan.

Ekimenaren balorazio positiboa egin dute udalak.


Argazki hau goiena-tik hartu dugu.

ARETXABALETAKO TABERNAK ETA JATETXEAK

 2021eko urtarrilaren 8an hainbat tabernek eta jatetxek zabaldu zituzten ateak, aurreko egunean Aretxabaleta herria eremu gorritik irten zelako.

Ia bi hilabete daramate tabernek eta jatetxeek ateak itxita.

Tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baldintza arratsaldeko 18:00etan itxi behar dutela da.

Gabon bitartean galdera batzuk egon dira, adibidez: zergatik ez dute tabernek eta jatetxeek zabaldu haien ateak?...

Aretxabaletako hainbat tabernek eta jatetxek zabalduko dituzte ateak gaur

Irudi hau goiena-tik hartu dugu.

lunes, 18 de enero de 2021

ALTUNA ETA MARIEZKURRENAREN PILOTA PARTIDA

Txapelketa 2021eko urtarrilaren 10ean jokatu zen Bergaran Ezkurdia eta Galartzak Altuna eta Mariezkurrenaren kontra.

22-11 geratu ziren, Altuna eta Mariezkurrenak irabazi zuten. Hurrengo txapelketa Bilbon izango da.

Argazki hau goienatik hartu  dugu .

BIZKAIAN 8 MENDATE ITXITA

2021eko urtarrilaren 8an Euskal autonomia erkidegoan errepide asko itxi zituzten: Azurki, Elosu eta Karabieta, Gipuzkoan, eta Bernedo, Opakua eta Urduña, Araban.

Elurraren erruagaitik errepide ugari itxi zituzten, adibidez: NA-2012, NA-137, NA-2000, NA- 7230, NA-7210 eta NA-7130.

Elurra dagoen errepidetan kataiak jarri eta poliki joatea komeni zen.

 Irudi hau eitb-tik hartu dugu.


lunes, 21 de diciembre de 2020

ZETAKEN KONTZERTU BEREZIA

Abenduaren 30ean, asteazkenean, arratsaldeko 20:00etan Zetak taldeak kontzertu bat joko du.

Kontzertu hau Gaztea irratiak antolatzen du bere 30. urteurrena delako.

Ekitaldi honetara 30 pertsona joan daitezke, sarrerak zozketa baten bitartez lortu daitezke. Sarrera lortzen ez duenak web orritik edo irratitik entzuteko aukera izango du.

Irudi hau eitb-tik hartu dugu.